Errespetu falten aurkako kanpaina abiatu dute Baztango eta Bidasoako ostalariek

  • Jarrera sexistak, klasistak, arrazistak eta homofoboak salatu dituzte, besteak beste. Eskualdeko ostalariei dei egin diete ekimenarekin bat egiteko. Kanpainarekin atxikimendua adierazteko epea urtarrilaren 31n amaituko da.

Elizondo herria. // Argazkia: Wikimedia Commons

2024ko urtarrilaren 16an - 11:41
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Baztango eta Bidasoako ostalariek kanpaina bat abiatu dute jasandako errespetu faltak direla eta. Azkenaldian istiluen kopurua nabarmen igo da, eta arazo hauek ikustarazi eta jorratu nahi dituzte. Besteak beste, errespetu faltak, jarrera sexistak, klasistak, arrazistak eta homofoboak salatu dituzte.

Kontzientziazio eta sentsibilizazio kanpaina hasteko, ostalariak harremanetan jarri dira eskualdeko instituzio publikoekin, eta dagoeneko elkarlanean hasi dira Baztan, Urdazubi, Zugarramurdi, Malerreka eta Bortzirietako udalekin, eskualdeko Mankomunitateekin, Baztan-Bidasoa Turismo elkartearekin eta Nafarroako Ostalaritza Enpresa Txikien Elkartearekin.

Eskualdeko ostalari guztiei gutun bat bidali diete Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak eta udalek, ekimenaren berri emateko eta atxikimendua eskatzeko, babes masiboa lortu nahi baitute ekimenerako. Urtarrilaren 31n amaituko da ostalariek atxikimendua adierazteko epea. Horren ondoren aurkeztuko dute kanpaina prentsaren aurrean.

Kanpainan parte hartzeko edo xehetasunak jakiteko aukera dago info@baztan-bidasoa.com helbidera idazteko, eta telefonoz deitu daiteke 948 59 23 23 zenbakira, 10:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.


Irakurri gehiago: Ostalaritza Ekonomia Zerbitzuak
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#4
Mikel Garcia Idiakez  |  Eneritz Arzallus Alustiza  |  Manex Moreno Uharte  |  ARGIA
Azoka
Ostalaritza kanalean gehiago
2023ko irailaren 13
Iruñeko Katakrakek 10 urte
Jan, edan, irakurri... mundua aldatu

Eguneraketa berriak daude
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin