Osasunbideak pandemia aurreko arreta maila berreskuratu duela jakinarazi du Nafarroako Osasun Kontseiluak

  • Nafarroako Osasun Kontseiluak emandako datuen arabera, Osasunbideak pandemia aurreko arreta maila berreskuratu du, bai kontsultei dagokionez, bai jarduera kirurgikoari dagokionean.


2021eko ekainaren 15ean - 15:13
Azken eguneraketa: 17:15
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

2021eko lehenengo seihilekoan 2019ko artatze datuak lortu direla azpimarratu du Kontseiluak. COVID19ak argiki markatutako urte baten ostean, arreta maila honetara bueltatzeko ahalegina handia izan dela gogoratu dute.

Nafarroan txertaketa erritmoa ona dela eta pandemiaren eragina txikitzen lagundu duela adierazi dute.

Bestalde, Osasunbidearen 2020ko memoria aurkeztu du Kontseiluak. Iaz lehen mailako arretak izan zuen rola azpimarratu nahi izan dute, koronabirusak kutsatutako pazienteen gehiengoa haiek artatu baitzuten (%80), eta kasu batzuk ondoren ospitaleratuak izan ziren.


Osasunbidea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.