Osasun zerbitzuen diagnostikoa eginen dute Xiberoan

  • Dilinda segitzen du Mauleko ospitalearen geroak. Azken hilabeteetan, eztabaida bizia izan da Ipar Euskal Herriko ospitale zentroa osatzeko ala Paueko ospitalearen adar gisa segitzeko.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2023ko azaroaren 6an - 10:42
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gaia mahai gainean izan dute Xiberoako poloko azken bilkuran, eta bi aukerek eskaintzen dituzten abantailak aztertzeko diagnostikoa egitea deliberatu dute. Lurraldeko osasun zerbitzu guztien inguruko balorazio orokorra egitea da xedea, eta poloko 43 ordezkarietatik, 26k alde bozkatu dute, 12k kontra eta 5ek zuri.

Orain, Euskal Hirigune Elkargoak azterketa abiatzeko baimena galdegin beharko dio ARS tokiko osasun agentziari. Oroitarazi behar da Mauleko ospitalea «gaizki kudeatua» zela argudiatuz Paueko ospitaletik bereizi zela duela hilabete batzuk, baina arazoak ez baitziren konpondu, lotura berriz ezarri zuten.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!