Osasun-krisiak markatutako Getxophoto jaialdia abiaraziko dute eguenean

  • Eguenean hasiera emango diote Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiaren XIV. edizioari, irailaren 27ra arte iraungo duena. "Kalera!" leloaren pean, eta osasun-krisiaren eraginez, orain arteko kale-programazio digital eta parte-hartzaileena izango dela iragarri dute antolatzaileek.

Jon Uriarte, Jokin Aspuru eta Irantzu Uriarte, gaurko agerraldian. / Iker Rincon Moreno
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko irailaren 2an - 09:03
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Getxophoto irudiaren munduagaz "ezinbesteko hitzordua" dela azpimarratu du Irantzu Uriartek gaur eguerdian Algortako Portu Zaharrean egindako aurkezpenean. Horrez gainera, politikariak adierazi duenez, "Getxophoto erakunde publikoen eta inguruko eragile sozialen arteko elkarlana irudikatzen du baita ere".

Jokin Aspuru Getxophotoko zuzendariak gogorarazi du osasun krisiak jaialdia egokitzea behartu dutela. Hori dela eta, erakusketa ia denak aire zabalean egongo dira eta programa luze bat diseinatu dute, hainbat podcast, app eta proposamen digital hartuko dituena. "Horiek denak sarean garatuko dira", azpimarratu du.

Aurtengo leloak, "Kalera!", eremu publikoa (fisikoa eta online) aldarrikatu gura izan du elkartzeko eta elkar aitortzeko leku gisa. Aurten Jon Uriarte estreinatuko da komisario gisa, eta azaldu duenez, protestarako agertoki eguneratu gisa eta esperimentazio-, jolas- eta ospakizun-eremu gisa antolatu dute Getxophotoren hamalaugarren edizioa.

Jaialdiaren inaugurazio ofizialaren ekitaldia barikuan, irailaren 4an, izango da, 19:30ean, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan. Jon Uriarte komisarioak, jaialdian parte hartu duten artistakaz batera, aurkeztutako proposamenen errepaso bisuala egingo du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argazkilaritza
2024ko urtarrilaren 28
Isabel Azkarateren lana, tabkle
Kliska bakarreko argazkilaria

2023ko urriaren 11
Cristina Chiquín Rodríguez, argazkilari eta kazetari guatemaldarra
“Emakumeen kontrako bortizkeria da uzten ez den arma bakarra”

2023ko abuztuaren 29
Gabrielle Duplantier (argazkilaria):
"Argazkiekin ez nabil errealitatea harrapatzeko bilaketa batean"

2023ko abuztuaren 1
Klima larrialdi globala iruditan
Urtze Aroa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!