"Badago jendea kontatzen duena eta salatzera ausartzen ez dena", sindikatuko abokatu eta ordezkarien arabera. Azaroaren 16-17ko asteburuan Enplegu Publikoetarako Eskaintzaren azterketak egin zituzten, eta azterketen emaitzak aztertuko dituztela jakinarazi dute.
Osakidetzako lanpostu publikoen iruzurra dela eta, modu anonimoan iruzurrak salatzen dituzten herritarrak "pausu bat aurrera eman eta ausartzera" deitu ditu ESK sindikatuak, Gasteizen egin duen prentsaurrekoan. Julio Sanchez abokatuak eta Patxi Nicolau bozeramaileak adierazi dutenez, "zigor ikerketarako informazioa luzatu nahi diguten horiei anonimotasuna bermatzearen konpromisoa" hartuko du sindikatuak.
Bestalde, Enplegu Publikoetarako Eskaintzarako azterketak egin zituzten azaroaren 16-17ko asteburuan. 2018tik atzeratuta zeuden azterketak. ESK sindikatuak esan du ez dituela notak sakonki aztertu oraindik, baina "ikertu beharko liratekeen ezohiko emaitza batzuk" daudela aurreratu dute.
Eusko Jaurlaritzak Osakidetzan iragarritako lanpostuak behin-behinean dauden langileen plazak formalizatzeko izanen direla esan dute ELA eta ESK sindikatuek.
Osakidetzak jarritako helegitea ez du onartu Euskadiko Auzitegi Nagusiak. Azaroan gelditu egin zuen Gurutzetara lekualdatze prozesua Arabako epaitegi batek.
Zuzendaritza ospitale barruko kideez osatzea, mahai teknikoa osatzea langileen ordezkaritzarekin, "behetik gorako" lan ebaluazioa, langileen egonkortzea eta Onkologikoaren hitzarmen berriaren inguruan azalpenak jasotzea. Bost puntu horietan ardaztu dituzte... [+]
Osakidetzako sindikatu guztiek bat eginda, SATSEk, ELAk, LABek, SMEk, CCOOk eta UGTk deialdi bateratua egin dute abenduaren 22an zentro guztien atarian biltzeko. Opor garaiaren ondoren, protestak kalera eramatea ere aurreikusi dute.
Gidoi itxi-itxiarekin agertu da Osasun sailburua Legebiltzarrean, Donostia Ospitaleko egoeraren berri era xeheagoan ematera berez, baina galdera guztiak saihestu egin ditu. Oposizioko alderdi guztiek etengabe salatu dute lotsagarria eta larria dela jarrera hori izatea, eta... [+]