argia.eus
INPRIMATU
Osakidetzako iruzurrak salatzen “ausartzera” animatu du ESK sindikatuak
  • "Badago jendea kontatzen duena eta salatzera ausartzen ez dena", sindikatuko abokatu eta ordezkarien arabera. Azaroaren 16-17ko asteburuan Enplegu Publikoetarako Eskaintzaren azterketak egin zituzten, eta azterketen emaitzak aztertuko dituztela jakinarazi dute.

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2019ko azaroaren 20a
ESK sinndikatuko Julio Sanchez eta Patxi Nicolau. Argazkia: Eldiario.es

Osakidetzako lanpostu publikoen iruzurra dela eta, modu anonimoan iruzurrak salatzen dituzten herritarrak "pausu bat aurrera eman eta ausartzera" deitu ditu ESK sindikatuak, Gasteizen egin duen prentsaurrekoan. Julio Sanchez abokatuak eta Patxi Nicolau bozeramaileak adierazi dutenez, "zigor ikerketarako informazioa luzatu nahi diguten horiei anonimotasuna bermatzearen konpromisoa" hartuko du sindikatuak.

Bestalde, Enplegu Publikoetarako Eskaintzarako azterketak egin zituzten azaroaren 16-17ko asteburuan. 2018tik atzeratuta zeuden azterketak. ESK sindikatuak esan du ez dituela notak sakonki aztertu oraindik, baina "ikertu beharko liratekeen ezohiko emaitza batzuk" daudela aurreratu dute.