Ohar hau, Osakidetzako Gipuzkoako Osasun Mental Sareko haur eta nerabeen langileok, non psikologo klinikoek, haur eta nerabeen psikiatrek, Osasun Mentalean espezializatutako erizainek, Langile Sozialek eta terapeuta okupazionalek sinatzen dugu. Helburua da salatzea eskainitako zerbitzuak kanpora bideratzen ari direla, gutxi barru irekiko den Nerabeen Eguneko Ospitalea itunpekoa izango baita. Zentro pribatu batean eta langile pribatuekin martxan jarriko dela helarazi nahi dugu.
Gogoratu nahi dugu, Entitate Publikoan lan egiteko, langileok Osasun Mentalean formakuntza espezifikoa eduki behar dugula eta baldintza zehatz batzuk bete behar ditugula. Baldintza horiek ez dira arlo pribatuan bermatzen.
Lehenik eta behin, adierazi nahi dugu, helduen kasuan, adibidez, gehienetan, Eguneko Ospitaleak anbulatorioetan eta Osasun Mental Zentroetan daudela kokatuta eta kudeaketa %100ean, baita ere langileena, publikoa dela. Gure nerabeen kasuan, aldiz, zentro pribatu batean eta langile pribatuekin jaso beharko dute tratamendua.
Gipuzkoako Eguneko Ospitalearen kudeaketa eta atentzio egokia bermatzeko, zentroak kudeaketa guztiz publikoa eduki beharko lukeela uste dugu, horrek dakarren bermearekin
Bigarrenez, jakinarazi nahi dugu Osakidetzako Sare garen honi Eguneko Ospitalearen proiektua egiteko eskatu zitzaigula, Ospitale Pribatu horrekin batera aurrera eramateko. Erantzuna, ordea, lanketa luzearen ondoren, bat-batekoa izan zen: Eguneko Ospitalea pribatua izango dela guztiz, eta dagoeneko martxan jarriko dela. Profesionalen kexua bitarte, zerbitzua “mistoa” izango dela sinestarazi nahi izan digute, erizaintzarako Osakidetzako lanpostu publiko bat sortu nahi dutelako. Gure ustez, benetako pribatizaziorako aitzakia izan da. Besterik gabe, onartezina dela deritzogu. Gainera, jakitera eman nahi dugu kexu formala bideratu geniola Osasun Sailburuari gutun ziurtatu bidez eta ez dugula erantzunik jaso.
Hirugarrenez, gainontzeko lurralde historikoekiko desberdintasuna adierazi nahi dugu. Bai Araban eta bai Bizkaian, Eguneko Ospitaleak existitzen dira eta arlo publikotik kudeatuta daude. Lurralde arteko desberdintasun hori, Bitarteko Baliabideei dagokionean, aspaldikoa da eta hainbat saiakera egin da proiektuak aurrera eramateko. Gipuzkoan, atzeratuak eta baztertuak izan dira beti.
Komunikabideetan, behin eta berriro entzun eta irakurri ondoren Osakidetzak Eguneko Ospitalea irekiko duela, informazio hori okerrekoa dela biztanleei argitzea ezinbestekoa dela deritzogu. Baliabidea guztiz beharrezkoa da pazienteek behar duten arreta intentsiborako, baina sareko proiektu terapeutikoaren jarraipenetik izan beharko litzatekeela uste dugu.
Ondorioz, zentroaren kudeaketa eta atentzio egokia bermatzeko, Eguneko Ospitaleak kudeaketa guztiz publikoa eduki beharko lukeela uste dugu, horrek dakarren bermearekin.
Gipuzkoako Haur eta Nerabeen Osasun Mental Sarean lan egiten dugun profesionalak: Haur Eta Nerabeen Psikiatrak, Psikologo klinikoak, Osasun Mentalean espezializatutako erizainak, Langile Sozialak eta Terapeuta Okupazionalak, salbuespenik gabe.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]