Osakidetzak bere langileen osasuna arriskuan jarri du, EAEko Auzitegi Nagusiaren arabera

  • Koronabirusaren osasun krisian, Osakidetzak laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia urratu zuela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak. Babesteko ekipamendurik ez izateak "berehalako arrisku larria" ekarri zuela gaineratu du.


2020ko uztailaren 03an - 10:50
Gasteizko Txagorritxu ospitale aurrean sindikatuek antolatutako protesta bat. Argazkia: Paulino Oribe / Araba Press

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi duenez, Osakidetzak “ez zuen lan-arriskuen prebentziorako araudia bete” koronabirusaren krisian. ESK sindikatuak salatu duenez, langile bakoitzak bere burua babesteko ekipamendurik ez izateak "berehalako arrisku larria" ekarri zuen euren osasunerako.

Hilabeteotako kudeaketa “negargarria” izan dela deitoratu du sindikatuak, eta “euren erantzukizunak onartzea eta dimisioa aurkeztea” eskatu die Osakidetzako zuzendaritzari eta Osasun sailburu Nekane Murgari. ESK sindikatuak aurkeztutako salaketagatik egin zen ekainaren 16an Osakidetzaren aurkako epaiketa. COVID-19aren pandemiaren kudeaketan laneko arriskuen prebentzioaren inguruko araudia ez betetzea salatu zuen sindikatuak epaiketan.

Osakidetzako zuzendaritzaren jarrera salatu zuten, besteak beste, Euskal Osasun Zerbitzuko langileen artean “langileak babesteko ekipamendurik ez egotea”, “horiek erabiltzeko protokoloak ez betetzea” edo “plantillaren egoera detektatzeko testak ez egitea”. Sindikatuak aditzera eman duenez, Auzitegi Nagusiak honakoa jaso du epaian: "maskarei eta txabusinei dagokienez, Osakidetzak erabiltzeko, berrerabiltzeko eta garbitzeko jarraibideak eman zituen. Jarraibide horiek ez dute zerikusirik osasun-oharrekin, eta alde batera utzi zituzten gaixoek eta erabiltzaileek infekzioak izateko arriskua zegoela ohartarazten zuten erabilera-gomendioak".

Epaimahaiak berretsi du enpresaburuaren betebeharra dela laneko osasunaren zaintza egokia bermatzea, eta COVID-19a  “laneko berehalako arrisku larritzat” kalifikatzea merezi duela. Osakidetzak “ez du bete laneko arriskuen prebentzioaren arloko betebehar hori”, ondorioz, bere zerbitzura dauden langileak babes neurriak inprobisatzera behartu ditu. ESKren ustez, urtetan egindako murrizketen ostean, COVID-19aren krisiak mahai gainean jarri ditu “Osakidetzaren gabeziak eta arduradunen kudeaketa arduragabeak".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude