Osakidetza bosgarrenez zigortu dute, greba eskubidea urratzeagatik

  • SATSE erizainen sindikatuak jarritako salaketen harira, Osakidetzaren aurkako epai irmoa eman dute: gehiegizko gutxieneko zerbitzuak ezartzea leporatu diote, langileen grebarako oinarrizko eskubidea urratuta.


2022ko irailaren 12an - 19:29
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Sindikatuak hilabeteak daramatza Osakidetzaren aurkako salaketak jartzen, eta horietako batzuk irabazi ditu. SATSEk jakinarazi duenez, beste bi sententzia irmo jaso ditu, Bizkaiko Galdakaoko ospitalean eta Uribeko eskualdeko osasun etxe batzuetan oinarrizko greba eskubidea urratzeagatik. “Gehiegizko gutxieneko zerbitzuak” exijitu izana egozten dio epaiak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osakidetzako gatazka
Eguneraketa berriak daude