Osakidetza aurrekontu eztabaidatik kanpo utziko du EH Bilduk, Gobernuari “oxigenoa” emateko

  • Giro onean burutu da astelehenean Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako Lehendakariaren eta Euskal Herria Bilduko bozeramaile Pello Otxandianoren arteko bilera. Hala esan du Otxandianok berak ordu bat eta 40 minutu inguru luzatu den bilera bukatzerakoan. Pradalesek oposizioko taldeekin egiten ari duen errondako bilerarik luzeena izan da.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko uztailaren 16an - 07:00
Azken eguneraketa: 08:21
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Osakidetzari dagokionez, EH Bilduk honen inguruko neurriak udazkenean burutuko den aurrekontuei buruzko eztabaidatik kanpo utziko dituela iragarri du Otxandianok. Eusko Jaurlaritza berriak hartu duen ildoa balioesteko keinua dela baieztatu du. Autogobernuari buruz ere hitz egin dute. Bion arteko sintonia ona izan dela baieztatu du Otxandianok eta konfiantza esparru bat eraikitzeko gonbita luzatu dio Pradalesi.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!