Ordezkari sindikalen babesa jaso du ekainaren 8ko giza kateak

  • 123 enpresetako ordezkari sindikalak bildu dira gaur Bilbon Gure Esku Dago egitasmoari babesa emateko. Giza kateak izango duen kilometro bakoitzeko enpresa bat aukeratu dute. ELA, LAB, ESK, EHNE, Hiru eta Eilas sindikatuetako kideak dira.


2014ko maiatzaren 21ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2014-05-25 20:00
Giza kateak duen kilometro bakoitzeko enpresa bat hautatu dute sindikalgintzaren babesa sinbolizatzeko (irudia: LAB)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Eskubide demokratiko eta unibertsal” gisa definitu dute erabakitzeko eskubidea: “Ziur gaude milaka ordezkari sindikalen eta langileren sentipena islatzen dugula, gaur hemen bildu den ordezkaritza sinboliko honek dei egiten du ekainaren 8an Gure Esku Dago dinamikak antolatu duen ekitaldian parte hartzera".

Arriaga Antzokiaren parean irakurritako agiria osorik duzu hemen.


Gure Esku kanalean gehiago
2026ko martxoaren 24
4. eta 5. egunak | KRONIKA
Euskaldunok, desobedientziara kondenatuta?

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.