Orain Baikoen aurka jarritako salaketagatik bota dituzte Ahal Duguko beste hiruak talde parlamentariotik

  • Nafarroako Legebiltzarreko Orain Baiko lau parlamentarioek atzo kanporatu zituzten talde parlamentariotik Nafarroako Ahal Dugurekin leial jarraitzen duten beste hiruak, tartean Ainhoa Aznarez Legebiltzarreko lehendakaria. Orain Baiko lau parlamentariek gaur azaldu dituzte zergatiak, Legebiltzarrean egindako agerraldian.


2018ko abenduaren 21ean - 15:43
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Laura Perez, Carlos Couso –taldeko bozemailea–, Fanny Carrillo, eta Ruben Velascok agerraldian azaldu dutenez, taldeko beste hiruen kanporatzea eman da hauek taldearen izenaren aldaketaren aurka epaitegietan eman dituzten urratsengatik. Salaketa horretan Ainhoa Aznarezek protagonismoa berezia izan duela azaldu dute, bere kargua instituzioaren defentsan erabili beharrean berau interes pertsonaletan erabili duela salatuz. Mikel Bull –Nafarroako Ahal Duguko hurrengo hautagaia maiatzeko foru hauteskundeetan–, Tere Saez eta Ainhoa Aznarez dira kanporatuak.

Cousok azaldu du Lauraz Perez eta Eduardo Santosen arteko primarietan Madrildik "putxerazoa" eman zutela, Santosek 28 botoren aldearekin irabazi zuela, baina Perezen aldeko askoz gehiagori ez zietela utzi boto telematikoa ematen. Bere esanetan, jadanik ez dute ezer partekatzeko beste hiruekin.

Aznarezen lehendakaritza zintzilik

Nafarroako Ahal Dugutik kanporatua izan arte alderdiko idazkari nagusi izan zen Laura Perezek azaldu duenez kanporatzea aspaldi zegoen pentsatua, baina orain gauzatu da, aldaketaren gobernuaren ekimen garrantzitsuak eta aurrekontuak ez zangotrabatzeagatik. Ez dago garbi, ordea, zer gertatuko den, esate baterako, Ainhoa Aznarezen legebiltzarreko lehendakari karguarekin, legebiltzarreko araudiaren arabera, lehendakari izateko ezinbestekoa baita talde parlamentario bateko kide izatea.

Legebiltzarreko Mahaiak aztertu behar du orain auzia eta honek legebiltzarreko zerbitzu juridikoen aholkua eskatuko du. Mahaiak, azken finean, erabaki beharko du nola interpretatzen duen auzia eta onartzen duen kanporatze hau ala ez. Onartzen badu, Aznarezek lehendakaritza galduko luke eta ganberak beste lehendakari bat hautatu beharko luke. Perezek adierazi duenez, ez da arazorik izango horretarako, gobernua sostengatu duten lau alderdiek legebiltzarrean gehiengoa izaten jarraitzen dutelako.

Eduardu Santos Nafarroako Ahal Duguko idazkari nagusiak azaldu duenez, "lau transfuga hauek egin dutena guztiz onartezina da eta ez da posible haiek talde parlamentario bat zuzentzea". Ahal Dugutik kanporatutako lau parlamentarioak sarri agertu dira minduta besteek transfugak deitzen dituztelako, eta beti ukatu duten izaera hori, haiek hautatuak izan ziren printzipioekiko leialak direlako. "Transfuga da –esan du Perezek Pablo Iglesias aintzat hartuta– Vallecaseko zure pisutxoa utzi eta Galapagarreko etxetzarragatik aldatzea"

Urtarrilaren 8ra arte ez dago aurreikusita legebiltzarraren osoko bilkurarik eta seguruenik Legebiltzarreko Mahaiak orduan emango dio erantzuna gaiari.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako Legebiltzarra
Legebiltzarrak 1936ko biktimen legea aldatu du, Erorien Monumentua birmoldatzeko

33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]


Ikasgeletako ratioak etapa guztietan mugatzeko legea eskatu diote Nafarroako Parlamentuari

Seme-alabek eskolan dituzten ratioekin kezkatuta, Arartekoari kexa helarazi zion guraso talde batek, eta orain zuzenean Parlamentuari egin diote eskaera, “legez berma dadin gure seme-alaben hezkuntzaren kalitatean oinarrizkoa den neurria, unean uneko aurrekontuez edo... [+]


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


EBren eta Mercosurren arteko akordioa ezarri ez dezan eskatu dio Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari

Contigo-Zurekinek proposatutako idatzian azaltzen da Europako eta Hego Amerikako merkatari erakunde nagusien arteko hitzarmen berriak muga-zergen deuseztatzea ekarriko lukeela, bertako ekoizleak, txikiak bereziki, kaltetuz. UPNk, EH Bilduk, PPk eta Voxek mozioaren alde bozkatu... [+]


Espainiako monarkiak Nafarroako Vianako Printzearen sarietan parte hartzeari ezetz esan dio Parlamentuak

PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak bat egin dute  Borboiak Nafarroako kultura sari nagusitik at gera daitezen. Espainiako erregeak 2015etik, Uxue Barkos lehendakari zenetik, ez daude ekitaldi handi honetara gonbidaturik.


Hego Euskal Herrirako gutxieneko soldata propioaren alde batu dira euskal sindikatuak

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiruk herri ekimen legegilea aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan, gutxieneko soldata propio baten alde. Lanbide arteko akordio bat lortzeko ekimen bateratuak ere iragarri dituzte. Eusko Jaurlaritzak begi onez ikusi... [+]


2025-01-08 | ARGIA
Buruko nahasmendua dutenentzako lan aukerak eskatu dituzte Nafarroako Parlamentuan

Arazo mentalak dituztenen kopurua haziz doa, oraindik ere estigma sozial handia dute atzean eta, horri aurre egiteko, buruko nahasmenduren bat dutenak lan mundura bideratzen saiatzen da Elkarkide, Nafarroako Parlamentuan azaldu duenez. Lan horretan jarraitzeko laguntza eskatu du.


2024-12-13 | ARGIA
Euskarabideak 13,4 milioi euroko aurrekontua izango du 2025ean, iaz baino %9,7 gehiago

Nafarroako Legebiltzarrean datorren urteko aurrekontuak ixteko negoziazioetan ari dira egunotan alderdiak, eta horietan adostutakoaren arabera, euskararen Euskararen Nafar Institutuak iaz baino 1,3 milioi gehiago izango ditu.


Volkswagen: Alemaniako itxierek kezka barreiatu dute Nafarroan

María Chivite lehendakariak esan du kezkatuta dagoela Alemaniatik Volkswagenetik datozen albisteekin, baina aldi berean, konfiantza duela multinazionalak Iruñean duen lantegian, orain arte iragarritako planak betetzen ari direlako.


EH Bilduk Nafarroako landa eremuko etxebizitzak birgaitzeko plan bat exijituko dio Nafarroako Gobernuari

Nafarren %68,3 biltzen dituzten 21 udalerri tentsio handiko eremu izendatuko dituela aditzera eman du Begoña Alfaro kontseilariak. Albistea begi onez hartu arren, EH Bilduk aurrekontuak babestearen truke herrietan “hutsik dauden etxebizitzak bizigarri” egitea... [+]


Nafarroako Gobernuak 2025eko aurrekontuen proiektua aurkeztu du, EH Bilduren oniritziarekin

EH Bilduk seigarren urtez jarraian Chivite lehendakariaren aurrekontuak ahalbidetuko ditu, abstentzioaren bidez. Egungo akordioa mantenduz gero, abenduaren 19ko Osoko Bilkuran gauzatuko da proposamena.


Sindikatuek Nafarroako Gobernuari inplikazioa eskatu diote ezgaitasuna artatzeko zentroen hitzarmenaren negoziazioan

Langileek %23ko erosteko ahalmena galdu zuten 2019ko akordioa sinatu zuten arte. Patronalak orain soldatak izoztea eta hainbat baldintza murriztea proposatu du. PSNk KPIaren eguneratzea eta %2ko soldaten igoera bultzatuko duela esan du orain, gizarte eragileen presioaren... [+]


Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari exijituko dio Barajasko errefuxiatu sahararren deportazioak eteteko

Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren batzordeak Munduko Medikuak erakundearen eskaera onetsi du, PSNk aurka bozkatu duen arren. Irailean zehar 40 bat lagunek Mendebaldeko Saharatik Madrilera bidaiatu zuten nazioarteko babes eske eta dagoeneko haietatik hamasei... [+]


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


Israel Olinpiar Jokoetatik baztertzeko eskatu du Nafarroako Parlamentuak

Contigo-Zurekin taldeak proposatutako ebazpena onartu du Nafarroako Parlamentuak, EH Bildu eta Geroa Bairen aldeko bozkekin. Israelek Gazan duen jarrera genozida salatu eta neurriak hartzeko eskatu dio Parlamentuak Nazioarteko Olinpiar Batzordeari.


Eguneraketa berriak daude