Onintza Iruretak astearte arratsaldean eskaini zuen "Berdea da more berria" liburua Iruñeko Katakrak liburudendan 16 pertsonaren aurrean. Bizkaiko erresidentzietan emakumeek egindako borroka gogorraren testigantza biltzen du liburuak.
Bizkaiko zaharren erresidentzietako sektorean 2.000 bat langile dira eta horietatik %95 emakumezkoak. 2016-2020ko lan hitzarmena lortzeko emakume hauek 378 greba egun egin zituzten. Iruretak azaldu zuen guztiz sektore prekarizatua dela, baina borrokaren ondorioz hobekuntza oso agerikoak lortzen ari direla. Esate batera, 2006an 600 euro kobratzen zuen zeregin horretan ari zen langileak –ARGIAko kazetariak azaldu zuenez "sektoreko patronalak soldata osagarritzat hartzen zuen"– eta 2016an 1.200 euro.
Liburua bi zatitan banatua dago, batean 2003tik eta gaurdainio sektoreko lan hitzarmenean ematen diren borroka eta hobekuntzez dihardu. Borroka hau ELA sindikatuak bideratutakoa da. Zati hau klabea da ikusteko borrokaren ondorioz lortutako hobekuntzak. Bigarren zatian, zortzi emakumeren testigantzak jasotzen dira; klabea da ulertzeko urtebeteko greba honetan emakumezkoek nola borrokatzen duten, nola sufritzen duten, eta nola ahalmentzen diren, ez bakarrik beren lan esparruan baizik beren bizitza osoan ere bai. Liburuaren edukiari hobeto eta sakonago heltzeko, hemen otsailaren 20an Bilbon egindako aurkezpenaz Estitxu Eizagirrek egindako kronika .
Amaieran, Ikusleen artean zen Mitxel Lakuntza ELAko Nafarroako koordinatzaileak eskerrak eman zizkion Iruretari borroka hau kontatzeagatik. "Grebetan beti kontatzen da –zehaztu zuen Lakuntzak– irabazi ala galdu egin den, eta liburu honetan kontatzen da nola egin den bide hori. Sindikatuan bagenuen gabezia hori, borroka horietan diren sentimenduez ere hitz egitea, hemen egiten da hori".
Grebaren aurkariei buruzko hausnarketa txiki bat ere egin zuen Lakuntzak: "Grebak badu etsai klasiko bat, patronala, eskuina eta gisakoak, baina azken boladan ezkerretik ere kolokan jartzen da tresna hau, esanez grebak ez duela balio gizartea aldatzeko, iraultza etxeko besaulkietatik Twitterrez egingo balitz bezala. Gure ustez ez dago greba baino osagai eraldatzaileagorik". Apirileko ezohiko kongresuan ELAko idazkari nagusi izendatuko dute Lakuntza.
Liburua ARGIAk eta Manu Robles Arangiz Institutuak sortu dute elkarlanean eta, besteak beste, Azokan eros daiteke.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.
LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.
Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik.
ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]
Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute.
Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Astelehen arratsaldean jakin da langileen %78k babestu dutela akordioa. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira,... [+]
Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]