Oñatiko Laixan Euskara Taldea betiko itxi da

  • 2009az geroztik Oñatiko (Gipuzkoa) Laixan Euskara Taldea geldirik zegoen. Taldearen etorkizuna kolokan jarri zuen arrazoi nagusia errelebo falta izan zen.


2013ko uztailaren 15ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Orduko taldeko kideen esperantza lantaldera kide berriak gerturatzea zen, baina ez da horrelakorik gertatu. Lau urtez elkartea geldialdian egon eta gero betiko ixtea erabaki dute. Joan den astean ondasunen likidazioa egin zuten. Ondasun materialak Oñatiko Udalari eman dizkiote eta dirua berriz, Seaskari, Euskalerria Irratiari, Debaguneko euskara elkarteei eta Berria Taldeari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
Eguneraketa berriak daude