E. Coli bakterioak kutsatutako haragia erretiratu dute Ipar Euskal Herriko saltokietatik

  • E. Coli bakterioak kutsatutako haragia topatu dute Ipar Euskal Herriko saltokietan, eta Vignasse et Donney enpresak adierazi du dagoeneko saltokietatik marka horretako eta Belliande markako haragi xehetua eta hanburgesak kendu dituztela.

(Arg.: francetvinfo.fr).

2017ko uztailaren 06an - 10:14
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Landak, Gers, Lot-et-Garona eta Pirinio Garaiak departamenduak ere izan dira kaltetuak. Leclerc, Auchan, Intermarché eta Super U hipermerkatuetan bezala herriko harategietan saltzen diren Vignasse et Donney eta Belliande marketako haragia atera dute merkatutik, Sud Ouest hedabideak zabaldu duen albistean irakur daitekeenez.

Escherichia coli O157 : H7 bakterioaz kutsatutako haragiak gordinik edo gutxi sukaldatuta jan ezkero egiten du kalte. Kontsumitu eta astebetera nabaritu daitezke ondorioak: tripako mina, botagura, beherakoa, sukarra...

Enpresak kaleratutako prentsa oharrean eman dituzte kutsatutako produktuen zehaztasun guztiak, ondoko irudian ikus daitekeen bezala: 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura segurtasuna
Eguneraketa berriak daude