Oihu egin dezagun ozen, ahal dugunok


2021eko azaroaren 19an - 08:37
Azken eguneraketa: 09:45
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

"Haurren gaineko sexu-abusuak zalantzan jartzen du mundua babeslekutzat hartzeko aukera"

Pepa Horno

 

Haurrentzako ipuin bat dago, Bel Olid idazlearena, Crida ben fort, Estela izenekoa. Estelak, liburuko protagonistak, osaba baten sexu-abusuak jasaten ditu. Liburuaren amaieran garrasi handi bat aterako du barru-barrutik, familia osoa bera laguntzera eramango duen “ez” ahaltsua (ama eta aita, aitona-amonak, izeba Maria, osaba Joaquim eta baita Miriam lehengusina ere), eta amaren besoek inguratu eta babestuko dute. Zorionez, hortxe amaituko dira abusuak Estelarentzat. Ipuinak ezetz esaten irakatsi nahi die haurrei, eta laguntza eskatzearen garrantzia, ez isiltzearena, ez gordetzearena, gertatzen zaienaz hitz egin ahal izatearena.

Gehiegitan, ordea, errealitatea askoz ere uherrago, konplexuago eta tristeagoa da ipuinetan baino, eta haurrek ez dute laguntza eskatzeko indarrik. Eskatzen dutenean, baina, familiak eta gizarteak ez diete laguntzen. Zenbakiek adierazten digute abusuak jasaten dituzten haurren % 90ak ez duela kontatuko haurtzaroan. Hein handi batean, isiltasun hori haurtzaroaren gaineko sexu-abusuaren mekanismo gaiztoarekin dago lotuta. Ez bakarrik haur baten ukiezintasun sexualaren eta psikologikoaren aurkako erasoa delako, baizik eta krimena egiten duena, gehienbat, haurraren inguruko pertsona heldu bat delako. Hau da, zaindu eta babestu beharko lukeen konfiantzazko pertsona bat: aita, osaba, anaia, laguna, irakaslea, entrenatzailea, aisialdiko monitorea... Adibidez, salatutako hamar abusutatik bi aitek alabei egindakoak izaten dira. Biktimentzat traumatikoenak dira, bai babesa eman beharko lukeen figurak traizioa egiten dielako, bai familia-lotura oinarrizkoenak desegiteagatik. Kasu batzuetan erasotzailea emakumea da, baina, gauzak diren bezala, gure gizartearen zainetan dagoen tradizio patriarkalak ez du tarte handirik uzten: ikerketen arabera, kasuen % 90-95etan kriminalak gizonak dira.

"Zenbakiek adierazten digute abusuak jasaten dituzten haurren % 90ak ez duela kontatuko haurtzaroan"

Biktimak, beraz, konfiantzazko pertsona heldu bati egin behar dio aurre, eta, ziurrenik, maite duena edo maite izan duena. Ez hori bakarrik, haurrak, zer gertatzen zaion azaldu ahal izateko, zer gertatzen zaion ulertu beharko du lehenik. Eta esateko hain erraza dirudien hau, ez da, ez, egiteko samurra. Ulertu behar dugu, adibidez, sexu-abusuak apurka gertatzen direla, laztanekin hasiko direla, eta jakina, haurrak afektu-adierazpenekin nahastuko dituela. Aurrerago, biktima laztan horien aurrean deseroso sentitzen hasiko denean, zaila izango zaio pentsatzea heldu horrek, kasu askotan bere senide edo zaintzaile denak, min egin nahi diola. Are gehiago, egoeraren errua bere buruari leporatuko dio. Biktima askok aitortzen dute, atzera begira, beldurragatik isildu zirela. Biktimak beldur dira ez ote dituzten sinetsiko, egoeraren errudun egingo ote dituzten, zer gertatzen zaien kontatuz gero familia suntsituko ote duten… Eta erasotzailearen beldur dira, azken honek xantaia emozionala eta hertsadura erabiltzen baititu biktima isilik egon dadin.

Azkenean, oztopo guztien ondoren, haurrak edo nerabeak abusuaren berri ematea lortzen badu, inguruak, maiz, ez du lagunduko. Helduen munduak sinesgarritasuna kentzen dio umearen testigantzari. Segur aski, Pepa Hornok Honrar su dolor: el acompañamiento a las víctimas de abuso sexual infantil a lo largo de su vida liburuan azaltzen duen bezala, haurren gaineko sexu-abusuak zalantzan jartzen du mundua toki babesle gisa agertzea. Abusua azalean sufritu duten pertsonen zein ingurukoen sinesmenen sendotasuna hausten da, bereziki familiako erreferente diren pertsonek eragindako sexu-abusuen kasuetan. Horregatik, ingurukoek beti izango dute euren burua babesteko joera, bere segurtasun-sentsazio propioari eusteko. Gehiegikeria ukatzea edo garrantzia kentzea da irtenbiderik errazena.

Ez familia, ez eskola, ez esparru judiziala ez dira erantzuten ari. Eskola-eremuan, Save The Children elkarteak argitaratutako Ojos que no quieren ver txostenaren arabera, kalkulatzen da haurren sexu-biktimizazioko kasu baten berri izan duten lau irakasletik batek bakarrik jakinarazi duela: prestakuntzarik ezagatik, beldurragatik, aurreiritzien ondorioz edo nola jokatu ez jakiteagatik… Jakinarazpena egiten den kasuetan, jarduera-protokoloak –ez bakarrik sexu-abusuenak– hain bide burokratiko, geldo eta ez-eraginkorrak dira, askotan, haurren eta familien premiak erantzun gabe uzten dituztela.

"Abusuaren berri ematea lortzen badu, inguruak, maiz, ez du lagunduko. Helduen munduak sinesgarritasuna kentzen dio umearen testigantzari"

Prozesu judizialari dagokionez, gertakariak salatu ondoren, biktimak lau aldiz errepikatu beharko du bere deklarazioa, – hiru kasutatik batean bakarrik onartzen da aldez aurretik eratutako froga–. Prozesua hiru urtez luza daiteke, eta hamar salaketatik zazpi ez dira epaiketara iritsiko frogarik ez dagoelako. Biktimak atzera egitea eta berriz biktimizatzea izan ohi da prozesu bihurri horren ondorio ohikoenetako bat.

Baina dena ez da albiste txarra. Joan den ekainaren 25ean, haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean erabat babesteari buruzko Lege Organikoa sartu zen indarrean Estatu Espainiarrean. Haurren eta nerabeen eskubideak babesteko borondatez, gero eta hiri gehiagok egiten dute Barnahus edo Haurren Etxeen ereduaren alde. Horien helburu nagusia da profesional espezializatuak eta koordinatuak izatea, eta espazio berean biltzea haurren aurkako sexu-abusu kasuetan esku hartzen duten baliabide guztiak, haurren eta haien familien bigarren mailako biktimizazioa murrizteko. Era batera edo bestera, gaur, inoiz baino gehiago, haurren aurkako sexu-abusuek lekua dute eztabaida publikoan, eta gero eta zailagoa da errealitate lotsagarri horren aurrean beste leku batera begiratzea.

Espero dezagun haurren eskubideak babesteko bide onean egotea, eta egunen batean, ez oso urrun, azaroaren 19aren beharrik ez egotea (Adin Txikienganako Sexu-abusuen eta Tratu Txarren Prebentziorako Nazioarteko Eguna, Europako Kontseiluak antolatua). Bitartean, egin dezagun garrasi oraindik egin ezin duten biktima guztiengatik, eta babes ditzagun behar bezala, kasua iristen bada. Erantzukizun kolektiboa dugu. Izan ere, errealitatea ez da paperetan bakarrik idazten, goi-instantzietan, errealitatea denok eraikitzen dugu gure egunerokoan.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-08-18 | Behe Banda
Autosalaketa

Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Gehiago

Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Eguneraketa berriak daude