2015ean atera zen kartzelatik sortzez donostiarra den Oier Oa eta geroztik Larresoron bizi izan da eta Baionako Bernat Etxepare lizeoan egiten du lan. Baina Frantziako Estatuan bizitzeko lurralde debekua du eta horregatik epaituko dute otsailaren 15ean epaituko dute Baionan. Lizeoko lankideek eta Ikasle Asanbladak auzitegi aurrean elkarretaratzea deitu dute 13:15ean eta hainbat eragilek egin dute bat egoera honen salaketarekin: Bake Bideak, Bakegileek, Harrerak, LABek, EH Baik, EH Bilduk, Ernaik, Iparra Hegoak eta GKSk.
2012ko otsailean Angelun atxilotu zuten Oa. 2014an kondenatu zuen Frantziako justiziak, ETAko kide izatea egotzita eta lau urteko kartzela zigorra eta Frantziako Estatuan bizitzeko debekua ezarri zizkion. 2015eko apirilean utzi zuten aske, Saint-Germain-en-Laye herrian konfinatuta. Hilabete gutxiren bueltan, ekainean, ostera ere atxilotu zuten, eta uztaila arte erretentzio zentro batean egon ondotik, Frantziako Poliziak Espainiako Poliziaren eskuetan utzi zuen presoa. Ordutik, askatasunean zegoen eta Larresoron bizi izan da bere etxekoekin eta Baionako Bernat Etxepare lizeoan egiten du lan.
2020ko azaroan kontrol batean atxilotu zuen frantziako poliziak eta orduan korapilatu zitzaion lurralde debekuaren afera. 2021eko martxoan Baionako prokuradore Jenome Bourrier-ek lau hilabeteko espetxe proposamena egin zion baina Oak uko egin zion horri eta geroztik Zugarramurdin bizi behar izan du.
2021eko irailaren 27an epaitu behar bazuten ere, defentsak hala eskatuta atzeratu egin zen hitzordua eta gaur, otsailak 15, epaituko dute Baionan.
Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte.
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da.
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian.
Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte.
Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]