Hotza egiten züan igandean Urdeñarbeko Plazan, Maxkaraden lehen emanaldiarentzat. Urdiñarbe bere ohiturei atxikia agertü da, plazan bi dantza talde agertüz, Beltzak eta Gorriak. Berritzera ere ausartü da, Sorgin talde bat agertaraziz. Hartzaren eta Pitxuren arrapizteko trebe agertü baldin badira, ekologiaz ere hitz egin düte, laborari eta ihiztariak kitzikatuz.
Beltzen prediküan bero beroa den aktüalitatea ere present zen, Trump, Poutine, eta Macron bezalakoek berenak entzun dituzte. Jaka hori eta Mediterraneoa zeharkatzen dutenen laguntzaileen Jaka liranjak ere ez dira ahatziak izan. Ondoko emanaldia, dagün igantean, Ürrüxtoin dateke.
Titika Recalt:
Albiste hau Euskal Irratiek eman dute eta CC by-sa lizentzia erabilita ekarri dugu ARGIAra
Basabürüako ibar eskuineko gazteek lehen maskarada arrakastatsua eman dute igandean, Lakarrin.
Hemen maskaradetara joateko manexentzako lehen gomendioak.
Zuberotarrentzat mundua bitan banatzen da: xiberotarrak eta manexak. Haiek eta zu! Eta zuri manex izatea tokatu zaizu! Beraz, ez duzu inoiz braletik jaustea xiberotarrek bezala dantzatzea lortuko, eta ez duzu inoiz... [+]
Lehentze franko ditu Pagolako maskaradak: lehentze da Pagola herriak maskaradak ematen dituela; lehentze ere da Kabana pertsonaia neska batek jokatzen duela; lehentze ere da maskaradako txirulariak oro neskak izan direla, Urdiñarbeko barrikaden denboran; lehentze da... [+]
Xiberoa eta Baxe Nafarroa artetik jalgiko da aurten maskarada. Ehun urteko etenaldiaren ondotik, xiberotar usaia berreskuratuko dute aurten Pagolako gazteek.
Maskaradetan parte hartzearen esperientziaz aritu zaizkigu Maule-Lextarreko arizaleak. Lehen maskaradetako egunean egon gara eurekin, batzuentzat lehen aldia da, beste batzuek badute esperientzia. Anita Elkigarai eta Argitxu Claverie marexalak dira eta festan lehen aldiz ari... [+]
Hasi dira maskaradak Zuberoan, urteroko tradizioari jarraiki. Alabaina, tradizioak aldatu daitezkeela erakutsi dute aurten Maulen: lehen aldiz, ez da buhamerik izango. Pertsonaia horiek ijitoak ziren, eta estereotipoetatik eta arrazakeriaz antzezten zirela salatu izan dute... [+]
Covid-19 izurritearen ondotik, barkoxtar gazteak azkar mobilizatu ziren maskaraden sasoia prestatzeko. Erabaki züen dantza edo jokü güzietan kargü emaitea neskatilei. Dantzari gorri edo beltz, kerestu, xorrotx, buhame edo kautere agertzen dira mutikorekin... [+]
Urtarrilaren 15ean hasi eta apirilaren 22an bukatuko dira 2023ko maskaradak, Maule-Lextarreko gazteek emanak. Guztira hamabost emanaldi lotu dituzte. Lau hilabetean zehar, asteburuz asteburu, Zuberoako hamahiru herri bisitatuko dituzte hiriburuko gazteek. Ohi den legez, lehen... [+]
Erabakita dute zuberotarrek datozen hamar urtetako pastoralak eta hiru urtetako maskaradak zein herrik emango dituzten, eta zerrenda luzatzen doa urtetik urtera. Hilabete honetan gehitu dira, adibidez, Lakarri-Altzaiko herritarrak. Martxoaren hasieran Xiberoko Boza Irratian... [+]
Herri batzuetan urtero moduko inauteriak izango direla adierazi da, beste zenbaitetan moldatu egin dituzte eta beste batzuetan bertan behera gelditu dira inauteriak. Sarrera honetan beste urteetan ospatu izan diren errituak zerrendatu ditugu, baina horrek ez du esan nahi aurten... [+]
Zamaltzain, entseinari zein laborari aritua da Joimo Arantzet (Atharrazte, 1974) hainbat maskaradetan. Etxetik jaso du dantza, Zuberoan ohikoa izan den moduan, eta seme-alabei ere transmititu die dantzarekiko maitasuna eta gaitasuna. Etxekoei ez ezik baita inguruko hainbat... [+]
2021eko Maskaradak bukatu orduko hasiko dira 2022koak. Izan ere, pandemia dela-eta Barkoxeko gazteek inauteriak neguan ospatu beharrean udan hasi zituzten iaz, eta urtarrilaren 8an Barkoxen emango diote amaiera. Astebete beranduago, urtarrilaren 16an, abiatuko dira... [+]
2020an eman behar zuen Barkoxek maskarada Atarratzerekin batera.
Neguko festak, inauteriak dira maskaradak, baina pandemiak ez du hauek ospatzeko aukerarik eman azken neguan, beraz, udan emango dituzte aurten Barkoxeko gazteek, uztailaren 31n hasita.
COVID pandemia dela eta beste kultur ekitaldi guziak bezala, kanbiamenak izango dira Xiberoan ere. Aurten Altzürüküko maskaradak zale ekuarazi baditu ere, ondoko urtean ondorioak ekarriko ditu.