ARGIA.eus

2021eko apirilaren 22a

Oasiko Kronikak 6: Dena gezurra da, saio hau izan ezik!

  • Koronabirusaren kontu gutzia Txinaren errua al da? Nostradamusek iragarri al zuen pandemia hau orain dela 500 urte? Maskarak erabiltzea alferrik da? Espainiako gobernuak gure telefono deiak espiatuko ote ditu? Egun hauetan zabaldu diren zurrumurru eta zalantza guztiak banaka banaka aztertu ditugu Oasiko Kronikak saioaren seigarren atalean.

ARGIA @argia
2020ko apirilaren 25a

Azkenaldian zalantza asko eragin ditu koronabirusak, txutxumutxu, gezur erdi, erdi egia asko zabaldu dira sare sozialetan, eta zer sinetsi ez dakigula gabiltza denok. Horregatik, gure hiru adituengana jo dugu eta zabaldu den zurrumurru bakoitza sakon aztertu eta objektibotasunez esan dugu egia edo gezurra den.

Aurrekoetan bezala, tertuliaz gain, dozena erdi atal gehiagok osatu dute emankizuna: Albisteak, Teoren abenturak eta kalentura, Aita ernegatua, Erantzungailua: Nor izango da koronabirusaren hurrengo biktima?, eta Ruper Ordorikaren kanta hautatua.

Gogoratu, bestalde, Telegram kanala ere sortu dute irratsaioko kideek. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dute bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Bidali zure apustua

Esan nor izango den, zure ustez, koronobirusaren hurrengo biktima. Grabatu mugikorrez zure erantzuna eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.

 
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Oasiko Kronikak  |  Podcast  |  Koronabirusa

Oasiko Kronikak kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude