Oasiko Kronikak 15: Bilbo Handitik

  • Geuk ere ez genuen uste umorezko saio batean euskara batuaz hitz egingo genuenik, baina euskaldun “natulen” eta Bilbo jendearen arteko eztabaidak askorako eman digu.


2020ko ekainaren 29an - 15:34

Geure irratsaioa egiteaz gain, besteei ere saio osoa betetzeko adina zeresan ematen diegu, batez ere irrati libreetan saioak egiten dituzten urologoei. Euskaraz ikasi beharrean gaudela diote naturaltasunaren erresumatik, eta bai, Bilbo Handiko paioak gara inork zipaio izan nahi ez duen herri honetan. Entzun saioa, eta agian, ulertuko duzue.

Hori soilik ez, aurrekoetan bezala, tertuliaz gain, dozena erdi atal gehiagok osatu dute emankizuna: Albisteak, Teoren abenturak eta kalentura, Aita ernegatua eta Ruper Ordorikaren kanta hautatua.

Gogoratu, bestalde, Telegram kanala ere sortu dute irratsaioko kideek. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dute bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Podcast
2024-04-18 | Estitxu Eizagirre
Gorka Torre
"40 landare mota ditugu oihan baratzean, urte osoan bertatik jateko eta tresna xinpleekin lantzeko"

Baso jangarria edo oihan baratzea lantzen dute duela 14 urtetatik Odei Etxeberriak eta Gorka Torrek. Zuhaitzak eta barazkiak uztartzen dituen sistema honen oinarriak azaldu ditu Torrek Egonarria saioan, Mattin Jauregiren galderei erantzunez. Urte hauetan guztietan hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude