Oasiko Kronikak 17: Abertzaleak eta ezkertiarrak nagusi hauteskundeetan

  • Iritsi da ikasturte honetako azken saioa, eta dudarik gabe, denetan ondoen entzuten dena. EAEko hauteskundeak izan berri, transmedia ariketa bat egin dugu eta zeuen esku dago erabakitzea nork irabazi dituen hauteskundeak, hortik aurrerakoa utzi guri.


2020ko uztailaren 13an - 15:48

Euskal Matrixen parte hartu nahi? Bi aukera dituzue saio interaktibo honetan: pilula urdina hartu eta hauteskundeak EAJk irabaztea; edo pilula gorria irentsiz, EH Bildurena izatea garaipena. Lehenengo mundu horretara ohituta gaude, baina bigarrena gertatu izan balitz, zer? Saseta batailoia Ertzaintzaren ordez, eLAB sindikatu bat eta bakarra, Oskar Matute Tinder sailburu, Diario Vascoren egoitza Zubietako Erraustegian… Utzi irudimenari dantzan, ordubetez bada ere.

Hori soilik ez, aurrekoetan bezala, tertuliaz gain, dozena erdi atal gehiagok osatu dute emankizuna: Albisteak, Teoren abenturak eta kalentura, Aita ernegatua eta Ruper Ordorikaren kanta hautatua.

Gogoratu, bestalde, Telegram kanala ere sortu dute irratsaioko kideek. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dute bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.

 

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Podcast
2024-04-18 | Estitxu Eizagirre
Gorka Torre
"40 landare mota ditugu oihan baratzean, urte osoan bertatik jateko eta tresna xinpleekin lantzeko"

Baso jangarria edo oihan baratzea lantzen dute duela 14 urtetatik Odei Etxeberriak eta Gorka Torrek. Zuhaitzak eta barazkiak uztartzen dituen sistema honen oinarriak azaldu ditu Torrek Egonarria saioan, Mattin Jauregiren galderei erantzunez. Urte hauetan guztietan hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude