16. Dusko gudariak gara (Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin)


2020eko uztailaren 6a

Hauteskundeak ate joka ditugu EAEn, Ipar Euskal Herrian, aldiz, egin berri dira Herriko Etxeetako bozak abertzaleen indar erakustaldiarekin. Badirudi hegoan desagertzear den espeziea indartzen ari dela iparrean, eta gu fenomeno hori aztertzen saiatu gara, Julian Iantzik ondo erakutsi digun bezala, galderak eginaz. Hala ere, gu Duskoren alde, ipar zein hego, gu Dusko gudariak gara!

Hori soilik ez, aurrekoetan bezala, tertuliaz gain, dozena erdi atal gehiagok osatu dute emankizuna: Albisteak, Teoren abenturak eta kalentura, Aita ernegatua eta Ruper Ordorikaren kanta hautatua.

Gogoratu, bestalde, Telegram kanala ere sortu dute irratsaioko kideek. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dute bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.


Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...