Oasiko Kronikak 12: Jo larrua ganoraz!

  • Sexuaz, maitasunaz eta Murgaren sabeleko tximeletez aritu gara aste honetako Oasiko Kronikak irratsaioan. Osasun sailburua maskararen atzean zerbait ezkutatzen ari zaigunaren susmoa dugu.


2020ko ekainaren 08an - 13:30
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Erresuma Batuan orain hasi dira baina Euskal Herrian urteak daramatzagu etxekoekin soilik larrua joaz, eta guretzat ez da inoiz arazo bat izan. Hori bai, musurik eta orgiarik gabeko hauteskunde kanpaina batek ba al du zentzurik? Benetan ari al dira gure politikariak segurtasun distantzia errespetatzen, hala gurean ere amodioak gain hartzen dio politikari? Beste behin, maitasunez betetako irratsaioa egin dugu, zuentzat oso osorik!

Aurrekoetan bezala, tertuliaz gain, dozena erdi atal gehiagok osatu dute emankizuna: Albisteak, Teoren abenturak eta kalentura, Aita ernegatua eta Ruper Ordorikaren kanta hautatua.

Gogoratu, bestalde, Telegram kanala ere sortu dute irratsaioko kideek. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dute bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.

 

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Podcast
Isil gaitezen, une batez bada ere

Osasun etxeko telefono deiaren itxaronaldian, supermerkatuko korridoreetan, kiroldegiko aldageletan... Isilune izan daitezkeen uneak soinuz betetzen ditugu. Zergatik, zertarako? Isiltasunak urduritzen gaitu? Sor diezazkiguken barne gogoetengatik?

Zortzigarren saioa, eta... [+]


Heldutasuna mito bat da

Irene Lafuente lagun hartuta, heldu izatearen inguruan gogoetatu dute Iñigo Martinezek eta biek Galdera Basatiak podcastaren zazpigarren atalean. Pista bat: "Helduok badugu barnean Peter Pan-en sindromea; nahi dugu dena, nahi bezala, nahi dugunean". Hain helduak al... [+]


Eguneraketa berriak daude