Kolonialisten estatuak eraisten ari dira munduan eta Oasiko Kronikak irratsaioan pentsatu dugu Euskal Herriko plazei begira jartzea, estatugintza zaleak baikara hemen ere. Hori bai, guk euskaraz eta herri gisa egiten dugu, ez besteek bezala.
Hauteskundeen orakulua den soziometroari esker badakigu nork irabaziko duen uztailaren 12an; ebatzi da horrenbeste denboraz loa kendu digun Iruña-Veleia auzia eta twitter eremu segurua da berriro; eta norbaitek dudak bazituen oraindik, argitu dugu espainiar kolonoen eta euskaldun abenturazaleen arteko aldea zein den. Oasiko Kronikaken saio honetan mundua konpondu dugu, beraz, ez duzue zertaz kezkatu.
Hori soilik ez, aurrekoetan bezala, tertuliaz gain, dozena erdi atal gehiagok osatu dute emankizuna: Albisteak, Teoren abenturak eta kalentura, Aita ernegatua eta Ruper Ordorikaren kanta hautatua.
Gogoratu, bestalde, Telegram kanala ere sortu dute irratsaioko kideek. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dute bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.
Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.
Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!