Larunbatean martxan dagoen azken zentral nuklearra itzaliko dute Japonian. Dena den, Tokioko administrazioa gogor saiatu da dagoeneko itzalita dauden zenbait zentral berriz martxan jartzen, baina iazko Fukushimako istripu nuklearraren ostean, herritarren artean aurkako jarrera gogorrarekin egin dute topo.
Hokkaiko energia konpainiak Tomari plantako 3. erreaktorea itzaltzen duenean bihar, munduko hirugarren ekonomiak zentral nuklear bakar bat ere gabe geratuko da lehen aldiz 40 urtetan.
Azken urtean Japonian itxi diren 54 erreaktoreak herrialdeak bizi duen energia politika aldaketa dramatikoaren isla dira, eta nuklearren aurkako mugimenduak herrialde osoan zehar ospakizunak prestatzen ari diren bitartean, nuklearren aldekoak herrialdeak biziko dituen "egoera larrien" berri zabaltzen ari dira.
New York Times-ek Japoniako liderren beldurrak nuklearren itzalaldia hurbiltzen doan heinean artikuluan dioenez, herritarrek desafio egin diote Tokioko botere zentralari, eta azken honek men egin behar izan du.
Energia nuklearrari uko egiteak ekonomiaren atzeraldia oraindik gehiago areagotuko duela eta enpresa asko atzerrira joango direla argudiatzen dute hauek piztuta mantendu nahi dituztenek. Erreaktore guztiak itzaltzea "suizidio kolektibo baten antzekoa litzateke", esan zuen Yoshito Sengoku Alderdi Demokratako buruzagietako batek orain gutxi zenbait egunkarik jaso dutenez.
Azken asteotan enfrentamenduak izan dira lider nazional eta lokalen artean, Gobernuak Ohiko planta berriz martxan jarri nahi izan baitu Osaka ondoan, beste zenbaiten artean. Hala ere, Gobernu zentralak ezusteko arerioa topatu du: 42 urteko Osaka hiriko alkate Toru Hashimoto. Alkateak zentral honen berrirekieraren aurkako jarrera tinkoa hartu du eta nuklearren aurkako mugimenduko liderretako bat bilakatu da herrialdean gauetik goizera.
Hashimotok behin eta berriz salatu du Tokioko gobernuak industria nuklearraren interesak defendatu nahi dituela herritarren segurtasunaren aurretik, eta azken inkesten arabera, japoniarren artean baloraziorik onena duen politikaria da egun.
New York Timeseko kazetariaren ustez, Hashimoto alkateak Ohiko plantaren irekiera geratzea lortu izana Fukushimako desastrearen ondoren gobernuak duen sinesgarritasun faltaren seinale da. Orain arte Japonian Tokiotik zetozen aginduak bere horretan onartu izan dituzte, baina Hashimotok beste zenbait alkaterentzat bidea ireki du, gobernua berriz saiatuko baita zenbait zentral berrirekitzen.
Gauzak horrela, Fukushimako istripuaren ondorenean agindutakoa beteko dute bihar, eta azken erreaktorea itzaliko du energia nuklearraren bultzatzailerik handienetakoa izan den herrialdeak.
Duela astebete Hagan egindako NATOren goi bilera historia handian gogoratu beharko da –batez ere egitasmoa egikaritzen bada– “BPGaren ehuneko 5aren bilkura” izan delako.
Taiwan eta Japoniaren artean dauden Diaoyu edo Senkaku irlak hizpide izan dira berriro: Txinako kostazaintzako helikopteroek japoniar hegazkin koxkor bat uxatu zuten pasa den larunbatean irlen ingurutik “legez kanpo txinatar aire-espazioan” sartzeagatik. Bost... [+]
Japonia, XV. mendea. Espioitzan eta hilketa ezkutuetan espezializatutako eliteko talde militarra sortu zen. Edo horixe uste du behintzat Stephen Turnbull historialari britainiarrak. Beste aditu batzuen ustez, askoz lehenago sortu ziren ninjak, duela 2.300-2.500 urte inguru. Eta... [+]
Estatu Batuen muga-zergak nahiko buruhauste ez balira, pasa den asteko albiste xalo samar batek dardara-uhinak helarazi ditu mundu-parte handi bateko otordu-mahaietaraino: Japoniako gobernuak bere arroz-gordekin estrategikoetako 210 mila tona merkaturatzeko agindua eman du,... [+]
Japonia, VIII. mendea. Nara Aro betean furoshiki terminoa erabiltzen hasi ziren, baina Edo Arora arte (XVII-XIX. mendeak) ez zen hedatu. Furoshiki objektuak ohialetan biltzeko artea da, baina bere etimologiak garbi uzten du bere jatorria: furo hitzak bainua esan nahi du eta... [+]
Badakigu lerroburuak arreta erakarri egin behar duela; eta esajerazioa dela hartarako baliabide bat. Baina... ez ote da gehiegitxo The New York Times txit ohoragarriak Japoniako hauteskunde parlamentarioen biharamunean dakarrena: “A Seismic Election Sends Asia’s Most... [+]
Japonia, 1945eko abuztuaren 6a eta 9a. AEBek bonba atomiko bana bota zuten Hiroshima eta Nagasaki hirietan milaka eta milaka hildako eraginez; kopuru zehatzik ez dagoen arren, urte horren bukaeran hildakoak gutxienez 210.000 inguru izan zirela diote kalkulu zuhurrenek. Baina... [+]
Tximeleta efektua deituaren bertsio eguneratua ematen du: unibertsitate-mintegi arrunt eta ziztrin samarra baino asko gehiago ez lirudikeenak belarri guztiak tentetu arazi ditu Asia Ekialdean, bereziki Japonian. Baita gugandik gertuago ere.
Duela aste batzuk Sony etxeak Rise of the Rōnin bideojokoa kaleratu du, eta adituek jokoaren kokapen historikoa nabarmendu dute orduz geroztik. Jokoa XIX. mende erdialdeko Japonian kokatuta dago, Yokohama, Edo eta Kyoto inguruetan.
Edo aroaren azken urteak izan ziren... [+]
Nazioarteko Energia Agentziaren esanetan 2025ean inoiz baino energia nuklear gehiago produzituko da munduan. Nuklearren bultzada berri baten aurrean gaude, baina erreaktore eta zentraletan izaten diren “gertakariak” ikustea besterik ez dago hartzen ari garen... [+]
Astelehenean Japoniako mendebaldeko kosta kolpatu duen lurrikararen ondorioz dozenaka pertsona zaurituta eta etxebizitza ugari suntsituta daude. Gutxienez 48 hildako eragin ditu, baina hondakinen azpian harrapatutakoak “lehenbailehen” erreskatatzeko beharra... [+]
Halabeharrez hasi dira agorrilaren 24an Fukushimako zentraleko urak itsasora jaurtikitzen; ur kontaminatuak metatzeko zisternen %97 beteak dituztelako eta etenik gabe gehitzen zaielako ura –egunero 140 tona–. Ur "deskutsatuak" izanik ere, herritarrek... [+]
Japoniako Gobernuaren erabakiak protestak eragin ditu herrialdean, eta besteak beste, Txinak kritikatu egin du erabakia. 2011 urteko istripu nuklearraren ondorioak oraindik pairatzen dira.
Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziaren txosten batek oniritzia eman dio Japoniari, 2011ko hondamenditik Fukushimako zentral nuklearra hozteko erabilitako ur kutsatua itsasoan zabal dezan. Duela bi urte iragarri zuen 1,25 milioi tona ur baino gehiago itsasora botatzeko plana... [+]