“Nork bere baratzea ezagutzeko eta ikasteko sistemarik onena da oharrak hartzea”

  • Hemen da Ilargiaren eta landareen 2022ko agenda, baratze eta landaredun etxeetan ohiko —eta kasik beharrezko— bihurtu den lanabesa. Aurtengoan ere, Jakoba Errekondo Saltsamendiren testuei Antton Olariaga Aranburuk jarri dizkie marrazki ederrak.“Bizitzarako agenda dugu honakoa, norberaren egunerokoa ilargiarekin eta lurrarekin uztartzeko erreminta”, dio kontrazaleko azalpenak. Bada, eskuragarri dago honezkero erreminta praktiko bezain eder hori ARGIAko Azokan eta ohiko liburudendetan eta Jakoba Errekondori galdetu diogu aurtengoaren berezitasunez.


2021eko urriaren 21an - 09:16
Azken eguneraketa: 11:24
Argazkia: Dani Blanco.

Bosgarren agenda da esku artean duguna. Zer du berritik aurtengoak?

Bi nobedade ditu aurtengo agendak: alde batetik, formato fisikoa bera aldatu dugu, espirala jarri baitiogu erabilgarriago egiteko eta oharrak hartzeko espazio guztiak ongi aprobetxatzeko. Bestetik, urtero gai bati ematen diogu protagonismoa, eta aurtengoa ongarriena izan da, hilero ongarriaren ikuspegitik egin behar diren lan nagusiak biltzen dira. Gainera, aurreko urteetan baino testu gehiago sartu dugu aurtengoan, gaiak askorako ematen duelako eta jendeak ere eskatu duelako.

Aurreko urteetako zenbait atal mantendu dituzue, dena den.

Bai, sarreran badira atal finkoak: ilargiaren inguruko azalpena dator, honen eraginen ingurukoa, eta bukaeran, berriz, baratzean egin behar diren oinarrizko lanak ere badatoz: txandakatzeak, nor-norekin doan ondo, belarrarekin egiteko tratamendu naturalak… Horiek guztiak errepikatu egiten dira, jendeak eskertzen baitu lan horiek eskura edukitzea.

Ilargiari kasu egitea hain da garrantzitsua?

Bai, garbi dago eragina baduela baratzean. Ilargiak bi ziklo ditu, eta batez ere horietako batek du eragina: ilgoran edo ilbeheran egoteak. Baten edo bestearen eragina oso nabaria da baratzean, bai ereiteko momentuan, baita landatzerakoan, ongarriak egiterakoan, lurra lantzerakoan, inausketetan eta txertaketetan… Hasierako atalean azaltzen da hori guztia. Azalpenez gain, astero-astero ilargia zein egoeratan dagoen ere agertzen da bi zikloei dagokionez: ilgora eta ilbehera, eta ilzarra eta ilberria.

Jabeak bere oharrekin osatu beharko du agenda aurten ere…

Noski, bakoitzak bere lanak txertatzeko eta horretatik ikasten joateko da agenda. Azkenean, ez da gauza bera lan bat Tuteran edo Mutrikun egitea, toki bakoitzean lurraren kalitatea aldatzen da, mikroklimak ere hor daude… Horrek denak eragina du baratze bakoitzean gertatzen denarekin. Apunteak hartuz, lanak gure lurrera, gure baratzera egokitzen ikasiko dugu. Eta, norberak ikasteaz aparte, ondorioak elkarbanatzeko aukera ere emanen digu! Norbere baratzearen ezaugarriak ezagutzeko eta nola lan egin ikasteko sistemarik onena da oharrak hartzea.

Antton Olariaga ekipoko parte garrantzitsu bihurtu da honezkero, ezta?

Bai, ikaragarria da Olariagaren ekarpena, agenda arrunt bat artelan bihurtzen baitu. Bere marrazki bakoitzak koadro bat egitea merezi du, urtetik urtera hobeak dira. Azkenean, Olariaga ere gaiarekin bustitzen eta ikasten ari da eta hori nabari da. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Landareak
2024-03-25 | ARGIA
Baserrien zurezko egiturak berritzen ikasteko programa martxan jarri dute mugaz bi aldeetako erakundeek

"Baserriberri" du izena programak eta langabezian diren Euskal Herri osoko 12 ikasleri zurgintza formazioa emango die, erortzear diren baserriak berritzen ikas dezaten.


2024-03-25 | Jakoba Errekondo
Ginkgoaren irrimurrika eta barre ttikia

Burua dardaratu eta ikaratu zigun ginkgoak (Ginkgo biloba). Lizar-makila denboran ginkgoa aspaldi galdutako zuhaitz espezietzat jotzen zen. Bere hostoen fosilak ezagutzen ziren, beste arrastorik ez.


2024-03-25 | Garazi Zabaleta
Hazien liburutegia
Liburuak eta haziak, aberastasun publiko

Urteak dira Nafarroan eta beste zenbait tokitan hazien liburutegi proiektuak martxan dituztela. Hazien liburutegiak, liburuen liburutegietan. Euskal Herriko Hazien Sareak antolatutako hitzaldi batean izan zuen egitasmo horien berri Ane Leturia Delfrade Antzuolako liburuzainak,... [+]


2024-03-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Ospea ez da beti ona

Euskal Herriko muskerren artean ez da handiena, baina ziur asko, bai ezagunena. Musker berdeak, izenak dioen moduan, gorputz berdea du oso, eta ugal garaian, buru eta lepo aldea urdinduak izan ohi ditu. Gainontzean, puntu beltz txikiz osaturik izaten du gorputza, baina bere... [+]


Hazien lezioak, lan produktibo eta erreproduktiboak bereizteaz

Haziekin hamaika metafora eta hitz joko egin dira. "Zerbaiten hazia izan", "proiektu baten hazia erein", "etorkizunerako haziak"... esamoldeak ezagun zaizkigu. Zerbait berezia dute haziek.


Eguneraketa berriak daude