Nork irabazten du dirua ‘Ocho apellidos vascos’ filmarekin?

  • Ocho apellidos vascos filmak jada 38,8 milioi euro bildu ditu Espainiako Estatuan eta horietatik 6,73 milioi erakunde publikoek jaso dituzte BEZaren bidez.


2014ko apirilaren 24an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
'Ocho apellidos vascos' filma da Espainiako Estatuan ekoiztu den filmen artean historian ikusle gehien izan duena.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Zerga horrekin bildutakoaz gain, irabazien %3 SGAEk (Espainiako Egileen eta Editoreen Elkartea) jasoko du: ia milioi bat euro.

Hortik aurrera, irabaziak produktoreen eta banatzaileen artean banatzen dira akordioen arabera. Zine aretoen jabeek sarreren %35 bildu ohi dute: 11 milioi euro inguru.

Ekoizle eta banatzaileentzat izango dira sarrerengatik ordaindutako diruen %42 inguru. Ondoren, egindako akordioaren arabera banatuko dute irabazien ehunekoa. Horren arabera, Universal Spain banatzaileak 4 eta 8 milioi euro eraman ditzake eta Telecinco Cinema, La Zona Films eta Kowalski Films ekoizleek 8 eta 12 milioi arteko mozkinak banatu dituzte El Confidencial webguneak argitaratu dituen datuen arabera.

Euskal Herriari buruzko topikoak esplotatzen dituen filma negozio borobila izaten ari da aretoetan saldutako sarreretatik harago ere. Ikusi besterik ez dago filmarekin lotutako zenbat merchandising dagoen salgai Telecinco Cinema ekoizlearen jabe den Mediaseten webgunean.


Zinema kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 20
Berriketa gutxi
Tripako minez

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...