No woman, no cry: Bob Marleyren irudia erabili duten markek familiari ordaindu beharko diote

  • Bob Marleyren irudiarekin kamisetak egiten zituzten hainbat markaren aurkako salaketa jarri zuten bere oinordekoek. Orain, arrazoia eman dio epaile batek kantari jamaikarraren familiari.


2015eko otsailaren 23an - 17:14
Azken eguneraketa: 2015-02-24 10:09:02

Baimenik gabe, A.V.E.L.A. eta beste hainbat arropa markek Marleyren irudia erabiltzen zutela ikusita jo zuen auzitara familiak 2008an. Fifty-Six Hope Road Music izeneko enpresa baten jabe dira Marleyren oinordekoak eta enpresa horren bitartez kudeatzen dituzte reggae izarraren inguruko lizentzia kontuak The Hollywood Reporter-en azaldu dutenez.

2011ean emandako epaian, izandako irabazien truke familiaren enpresari 750.000 dolar baino gehiago ordaintzera zigortu zituen A.V.E.L.A. eta gainontzekoak. Marleyren produktu ofizialentzat sortutako kalte-galerengatik beste 300.000 dolar ordaindu beharko zituzten eta abokatuen 1,52 milioi dolarreko kostua beraien gain hartzera kondenatu zituen. Guztira, bi milioi dolar baino gehiago. Epaiari errekurtsoa aurkeztu zioten, ordea, enpresek.

Helegite hori atzera bota du epaileak orain eta zigortu egin ditu ehungintza enpresak Marleyren irudia baimenik gabe erabiltzeagatik.

Hil honetan beteko zituen 70 urte Bob Marleyk. Musikari jamaikarra 1981ean hil bazen ere, bere irudia istilu iturri da oraindik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Egile eskubideak
Egile eskubideak alkoholetan

Paris, 1847ko martxoa. Gau batez, Café des Ambassadeurs lokal ezagunean musika zuzenean jotzen ari ziren, beste hainbatetan bezala. Entzuleen artean Ernest Bourget, Paul Henrion eta Victor Parizot zeuden, hirurak musikariak, beren sormen lanaz bizitzeko borrokan ari... [+]


Toribio Altzaga, Dorothy Parker, Winnie-the-Pooh... Hauek dira 2022an jabetza publikora pasa diren egile eta obra batzuk

Sorkuntza-lanen jabetzak zeresana eman ohi du haien egileak hil ondoren ere, baina beti iristen da hildako artistaren oinordekoekin ika-mikak amaitzen diren momentua: egile-eskubideak iraungi eta obra jabetza publikora pasatzen den momentua. Herrialde bakoitzean hori gertatzeko... [+]


2021-11-21 | Diana Franco
Teknologia
Zentsura algoritmikoaren garapena

Azaro hasieran 24/2021 errege dekretua atera zen, Europako Merkatu Digital Bakarreko egileen eskubideei lotua. Ez naiz legeetan aditua, beraz gai hau nire hizkuntzan eta ulermen gaitasunetara itzuli dut eta zenbait hausnarketa partekatu nahi ditut zuekin.


ETBren "Musika gaua" programaren bidez egile eskubideetan iruzurra egin ote zen ikertzen ari da Auzitegi Nazionala

Espainiako Auzitegi Nazionala EITB ikertzen ari da musikarien egile eskubideekin lotutako iruzurra dela-eta. Beste hamahiru telebista kate ere jo-puntuan ditu Ismael Moreno epaileak hasitako ikerketak.


Europako Parlamentuak egile-eskubideak zorrotzago babesteko urratsa eman du

Parlamentuak onartutako lege proposamena Batzordeak eta Kontseiluak onartu behar dute aurrera atera dadin.


Eguneraketa berriak daude