Pagatzen Al Dira Idazle Eskubideak?


1982ko urriaren 24an
"Hordago"ko Jexux Zabaletari, Luis Haranburu Altunari eta "Elkar"eko Imanol Tapiari elkarrizketa

Pagatzen Al Dira Idazle Eskubideak?
Euskal Editoreak Idazleen Elkarteaz Mintzo
Aurreko astean Anjel Lertxundirekin elkarrizketa bat argitaratu genuen sortu berria den Euskal Idazleen Elkartearen inguruan egon daitezkeen korapilo batzu argituz. Ez dugu auzi hau bukatutzat eman nahi izan (eta oraindik ere ezingo dugu ziur aski bukatutzat eman) elkarrizketa hartan aipaturiko beste parteari hitza eman gabe.
Beraz, hitza bederen eman diegu editoreei eta eman dituzue isuritako eritziak. Ageriko ordenan: Jexux Zabaleta ("Hordago"), Luis Haranburu Altuna eta Imanol Tapia ("Elkar").
ARGIA.- Idazleen Elkartea eskubide ekonomikoak zautzeko sortu da. "Hordago" argitaletxeak beti izan al dira pagatuak idazle eskubide horiek?
J. ZABALETA.- Guk pagatu, ez dugu beti dena pagatzen. Kasu batzutan pagatu diagu, eskubideak baino gebiago ere bai, tokatzen zena baino gehiago, baina beste batzutan iduzlea etorri izan zaigu esanez ez zuela dirurik nahi, argitaratu besterik ez zuela nahi. Beste batzuk esan izan digute zerbait iristen bazen, orduan baietz. Halere, gehientsuenetan pagatu izan dugu. Gainera guk batez ere itzulpena egin dugu, eta horiek aldez aurretik kontratatzen dira. Pagatu gabe etziren idazle asko geldituko behintzat.
ARGIA.- Eta zer erizten diozu guztiei pagatu behar izateari?
J.Z.- Alde horretatik, Idazleen Elkartearen pretentsioak arrazoizkoak iruditzen zaizkit. Gainera ez du liburua asko garestitzen. Erabat bidezkoa iruditzen zait liburuaren truke pagatzen den horretatik zati batek idazlearentzat izan behar izatea.
Dena dela, kasu askotan ez dugu ahaztu betar argitaletxeak ez duela bakarrik argitaratzen, argitaletxeak idazleari lagundu egiten dio. Idazle askoren aurpegia garbitua izan da editorialetan eta aldizkarietan, etabar. Editoriala batzutan autore samarra da ere, eta zerbitzu publikoa da irakurlearentzat baina baita idazlearentzat ere. Askotan mesede eginez ateratzen dira gauzak, eta hori egia da, egia tristea baina egia.
ARGIA.- Elkartean dagoeneko mordo bat idazle apuntatu omen da. Zuen despatxoetatik ikusita, hainbeste idazle al dago?
J.Z.- Idazleen Elkartean ehun idazle apuntatu omen dira. Euskal Herrian ehun idazlerik ez dago. Ez gaitezen engaina zeren Euskal Herrian ez daude ehun idazle. Hor sartuta daude direnak eta ez direnak. Idazle bezala kontsideratzen badugu idaztea ofizio bezala daukana.
ARGIA.- Baina posible al da hemen lumatik bizitzea?
J.Z.- Euskal idazleak liburutik ezin du asko atera. Eta zergatik? Bada liburu gehienetatik larehun edo saltzen direlako, batzutan gutxiago hesteetan gehiago. Liburu arruntaren zirkuitotik ateratzen delako. Merkatu normalean onak edo txarrak diren neurrian izango dute arrakasta. Hemen ez ordea. Aski da euskara errazekoa izatea Gau Eskoletan saltzeko -nahiz eta txarra izan- eta liburu horiek dira dirua uzten dutenak. Hemen merkatuaren arauera ez dago ezagutzerik idazle bat ona den ala txarra den.
ARGIA.- Baina nolabaiteko biderik egoogo da normalizazio batetara iristeko, ezta?
J.Z.- Elkartekoek etorkizunerako egoera normalizatuaz hitzegiten dute, baina problema da egoera normalizaturik ez dagoela. Orduan, hor nola jokatu? Ordaindu, noski ordaindu behar dela. Autoreari lagundu egin behar zaio. Baina horrekin ez da herri honetan justifikatzen idazle izen hori. Herri honetan idazle gutxi dago, eta idazlari asko (idazkari kasik).
ARGIA.- Euskal idazleak jasotzen al du konpensaziorik bere lanaren truke? Edota eskertu gabeko lana al da berea?
J.Z.- Bai, maiz esan ohi da euskal idazlea ez dagoela konpensatua, eta bai, egia da idazle batzu ez daudela konpensatuta. Liburuaren bidez ez dago inongo konpensazio ekonomi korik itxoiterik. Baina beste alde batetatik, liburu bat idazten duen pertsonari nik uste dut beste konpensazio sail bat etortzen zaio. Eta gure merkatuak liburu bat ona den ala txarra den bereizten ez duenez konpensazioak berdintsuak dira guztientzat. Honekin esan nahi dut idazle batek liburutik ez duela dirurik aterako baina liburu horren kontura emango dituen hitzaldietatik bai. Edota instituzio batetan sartu delako edo dena dela. Ikusi behar besterik ez dago adin batetatik gorako idazleek, garai batetan idatzi izan dutenak bai na azken aldian ezer gutxi idatzi dutenak, beren bizitzak normalean nahiko ondo montatuak dauzkatela. Eta ez bakarrik liburuengatik, jakina, baina liburuak askotan merezi gabeko ospea ematen du.
ARGIA.- Badirudi errezelo handiaz ikusten duzula Idazleen Elkarteak.
J.Z.- Ez, ez, nik ez dut idazlea atakatu nahi. Areago, Elkartearen eskabideak ongi iruditzen zaizkit, baina uste dut gauza asko erlatibizatu behar direla. Behingoz has gaitezen bereizten idazle onak eta idazle txarren artean, eta bakoitzari merezi duena eman.
ARGIA.- Idazlearen mitua puskatu nolabait...
J.Z.- Bai, gainera Elkartearen montaia horren atzetik badut susmo bat, nahiz eta frogarik ez izan. Azken bizpahiru urteetan badago jende gazte bat izugarrizko indarrez saiatzen ari dena expresibitatea lantzen eta literatur mundua aberasten. Aurrekoek egin ez duten saioa egiten ari direnak. Orduan nik uste dut jende konsakratuak edo idazle zaharrek erreparatu dutela bultzada gazte bat badatorrela eta bakoitzak lehen irabazitako postuak gorde nahi ditu eta horrelakoxe beldurren bat edo ez ote dagoen susmoa dut. Behintzat zenbaitengan era horretako egoismo jarreraren bat tartekatzen da.
ARGIA.- Idazle guztiei oraindu izan zale zure editorial horretan?
L. HARANBURU ALTUNA. Ni editore bezala hasi nintzenetik bost bat urte egingo du, eta ordutik gaur arte memoriatuz nik uste dut bost idazleri bakarrik ordaindu izan zaiela. Bost kasu nabarmen horiek kenduta, euskal autoreen artean ez zaio inori ordaindu. Eta horiei pagatu izan zaie egoera pertsonal nabarmen batzu zeudelako tartean, dirurik ez zutelako edo. Bestela, ez da inoiz ordaindua izan. Dirutan esan nahi dut zeren liburutan egileak bati nahi adina eraman izan ditu.
ARGIA.- Eta zein arrazoinengatik ez zaie ordaindu? Kostu garestiegiak edo?
L.H.A.- Bai, baina beste gauza batzu ere badaude, eta nire ustez euskal idazlearen tipifikazio bat egin behar genuke. Esate baterako, uste dut euskal idazleak ez duela inoiz idatzi diruagatik, edo dirua efektiboan kobratzeagatik. Profesionalizazio maila hori ez zegoenez, autoreak ere ez zuen inongo eskabiderik egiten.
ARGIA.- Eta liburuek irabaziren bat uzten dutenean?
L.H.A.- Hiru bat kasu kenduta, gainerako liburu guztiekin dirua galtzen da. Hor argitaratze gastu batzu daude, eta liburuaren komertzializazioak ez du margen erosorik uzten idazlea ordaindu ahal izateko.
ARGIA.- Gaurko egunean egoera hori ez al da zer edo zer aldatu?
L.H.A.- Beno, orain badirudi normaltzen ari garela, edo, normaldu nahi gaituztela, eta badaude Euskal Herrian instituzio batzu sortu berriak, eta badirudi nolabait ere normalizazio batetara eraman nahi luketela euskal liburua. Dena dela, euskal liburuaren normalizazioa urrun ikusten dut oraindik.
ARGIA.- Eta Idazleen Elkartea sortzeak zer suposa dezake?
L.H.A.- Nire ustez idazleaz hitzegitea profesio bezala gaurregun hemen ez da posible. Ez dago euskal idazle profesionalik. Orain Euskal Idazleen Elkartea sortu da eta elkarte horren esangura nire ustez normaldu nahi horren barnean kokatzen da. Normaldu nahi hori da borondadezkoa da, eta borondade hitzak boluntarismoarena dakarkit gogora.
ARGIA.- Eta etorkirunerako ez duzu asmorik idezleari ordaintzeko?
L.H.A.- Egoera zer edo zertan aldatu egin da, hau da, Eusko Jaurlaritzak diru bat eman du euskal liburua babesteko eta diru horren depositarioak nolabait editoreak egiten garenez, orduan.bai posible da idazleen pagaketari aurre egitea. Gu joan den urtetik hasi gara euskarazko liburuei erdarazkoei bezainbat pagatzen eta subentzioak dauden bitartean asmo horrekin segituko dugu. Dena dela ez dago pentsatzerik euskal idazleari pagatu behar zaionik.
ARGIA.- Eta saineurria gehituz, ez al litzateke posible?
L.H.A.- Hori artifiziala da, gaur egiteri ditugun tiraden hiru aldiz gehiago atera behar bait genuke kostoak normaltzeko. Tiradak, aldiz, behera doaz eta baita irakurleak ere. Euskal liburugintzaren krisi larri hori hor dagoen bitartean artifizialak dira planteiamendu horiek. Nik errespetatzen ditut Elkartearen planteiamenduak eta ni ere agian, idazlea naizenez, partaide izango naiz, baina oraingo nahiko eszeptikoki ikusten dut-horren bilakaera.
ARGIA.- Orain arte beti ordaindu al dio idezleari «Elkar» argitaletxeak?
I. TAPIA.- Nik uste dut gure jokaera izan dela beti liburuetan ehuneko hamar hori ordaintzea. Hori bai, kasu berezi batzutan, esate baterako haurrentzako metodo batekin, ez da ordaintzen askoz gastu handiagoak suposatzen dituen zerbait gehitu nahi badiote liburuari. Baina beti akordio batez. Ehun kasutatik larogetamabostetan ordaindu izan da.
ARGIA.- Eta gastu bereziren bat suposatzen al du eskubideak ordaintze horrek?
I.T.- Beno, nolabaiteko gastua suposatzen du baina liburuak dituen gastu finkoetatik (inprimategia, fotomekanika, e.a.) hori beste bat izango litzateke. Beste apartadu txiki bat suposatzen du baina haseratik kontutan hartuz gero ez du buruhausterik ekartzen.
ARGIA.- Orduan prezioa gebitzea suposatuko luke, ezta? Alegia, irakurlearen gain gelditzen dela hori pagatzea...
I.T.- Alde batetatik bai baina beste aldetik ez. Esan nahi dut gure politika editoriala beti izan dela prezioa jartzerakoan itxurari begiratuz erdarazkoen pareko prezioan eskaintzea. Eta horretarako gastu finko horiek ahalik eta gehiena jaisten saiatzen gara.
ARGIA.- Euskal liburuaren merkatuak zein posibilitate eskaintzan ditu argitaletxeentzat nahiz idazleentzat?
I.T.- Hori bai da gure tragedia hau da, euskal liburuaren merkatuak dituen kondizioekin ez dagoelako inongo bizimodua eskaintzerik idazleari, ezta ere inongo irabazirik argitaletxeentzat. Saltzen diren liburuekin diru apurtxo bat lortzerik izango da, baina hori besterik ez eta gehienez jota. Dena dela, literatur obretan gu ari gara orain saiatzen egile eskubideak baino gehiago ordaintzen: itzuipenak dexente pagatzen dira eta sorketa lanak itzuipenak adina gutxienez pagatu nahi genituzke.
ARGIA.- Eta orain nolabaiteko Elkarte erreibindikatibo bat egonda, zure ustez konfliktorik sortuko al da?
I.T.- Ez, nire ustez egile eskubideengatik behintzat ez da iskanbilarik sortuko. Halere, idazle guzti horiek nik ez dakit non dauden. Guri hiru urte hauetan eta narratibagintzan hiru nobela besterik ez zaizkigu iritsi, eta hori jakin nahi nuke. Gainera, badirudi herri honetan–beste herrietan ez bezala- argitaletxeak idazleari zirikatu behar diola, eta alderantziz behar luke.
Jexux IJURKO
Jexux Zabaleta
Luis Haranburu Altuna
Imanol Tapia
26-28

GaiezKulturaLiteraturaElkarteakEHIE
PertsonaiazABALETA5
PertsonaiazHARANBURU1
PertsonaiazTAPIA4
EgileezIJURKO1Kultura

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Egile eskubideak
Egile eskubideak alkoholetan

Paris, 1847ko martxoa. Gau batez, Café des Ambassadeurs lokal ezagunean musika zuzenean jotzen ari ziren, beste hainbatetan bezala. Entzuleen artean Ernest Bourget, Paul Henrion eta Victor Parizot zeuden, hirurak musikariak, beren sormen lanaz bizitzeko borrokan ari... [+]


Toribio Altzaga, Dorothy Parker, Winnie-the-Pooh... Hauek dira 2022an jabetza publikora pasa diren egile eta obra batzuk

Sorkuntza-lanen jabetzak zeresana eman ohi du haien egileak hil ondoren ere, baina beti iristen da hildako artistaren oinordekoekin ika-mikak amaitzen diren momentua: egile-eskubideak iraungi eta obra jabetza publikora pasatzen den momentua. Herrialde bakoitzean hori gertatzeko... [+]


2021-11-21 | Diana Franco
Teknologia
Zentsura algoritmikoaren garapena

Azaro hasieran 24/2021 errege dekretua atera zen, Europako Merkatu Digital Bakarreko egileen eskubideei lotua. Ez naiz legeetan aditua, beraz gai hau nire hizkuntzan eta ulermen gaitasunetara itzuli dut eta zenbait hausnarketa partekatu nahi ditut zuekin.


ETBren "Musika gaua" programaren bidez egile eskubideetan iruzurra egin ote zen ikertzen ari da Auzitegi Nazionala

Espainiako Auzitegi Nazionala EITB ikertzen ari da musikarien egile eskubideekin lotutako iruzurra dela-eta. Beste hamahiru telebista kate ere jo-puntuan ditu Ismael Moreno epaileak hasitako ikerketak.


Europako Parlamentuak egile-eskubideak zorrotzago babesteko urratsa eman du

Parlamentuak onartutako lege proposamena Batzordeak eta Kontseiluak onartu behar dute aurrera atera dadin.


Eguneraketa berriak daude