Europako Parlamentuak egile-eskubideak zorrotzago babesteko urratsa eman du

  • Parlamentuak onartutako lege proposamena Batzordeak eta Kontseiluak onartu behar dute aurrera atera dadin.


2018ko irailaren 13an - 10:36
Argazkia: pxhere
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Uztailean atzera bota eta aldaketa batzuk egin ostean Europako Parlamentuak Alex Voos eurodiputatu alemaniarrak proposatutako erreforma onartu du. Voosek garaipena ospatu duen arren oraindik bide luze bat geratzen zaio lege proposamenari Batzordeak eta Kontseiluak onartu behar baitute.

Kazetari, zinemagile, idazle edo gainontzeko egileen obra banatzerakoan egileari ordaindu behar izatea da lege proposamenaren helburua.

Aldekoek diote 2001eko legea dagoela indarrean eta Internetek informazioaren eta edukiaren aldetik izan duen aldaketari egokitu behar zaiola. Kontrakoek aldiz, interneten askatasunaren aurka egingo duela adierazi dute. Horien artean dago World Wide Webaren sortzaile Tim Berners-Lee.


Egile eskubideak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...