Netanyahu gehiengoa lortzeko zorian Israeleko hauteskundeetan

  • Urtebete baino gutxiagoan hirugarrenez egin dira hauteskundeak Israelen, egoera politikoa desblokeatu ezinik. Martxoaren 2ko hauteskundeetako boto ia guztiak zenbatuta, Benjamin Netanhayuk gobernua eratzeko aukerak izan ditzake, eskuin-muturrarekin eta ultraortodoxo guztiekin batuz gero.


2020ko martxoaren 04an - 11:34
Netanhayu hauteskundeen lehen emaitzak ospatzen.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2019ko irailetik aurtengo martxora bitartean eskuinerako bira eman dute Israeleko boto emaleek. Bost eserleku galdu dituzte zentro-ezker eta ezkerreko alderdi nagusiek, eta lau irabazi eskuineko eta eskuin-muturrekoek.

Gauzak horrela, Netanyahuren Likud alderdi sionistak irabazi ditu hauteskundeak 36 eserlekurekin. Eskuineko blokeko bigarren alderdia Shas ultraortodoxo sefardia izan da, 10 eserlekurekin. Gertutik jarraitu diote Tora eta Judaismoaren Batasuna alderdi ultraortodoxo azkenaziak 7 eserlekurekin eta Yasmina sionistak seirekin.

Lau alderdien baturak gehiengoa eratzeko beharrezkoak lituzkeen 61 eserlekuetatik 59 eskaintzen dizkio Netanyahuri. Beste bi eserleku beharko ditu gobernua eratu ahal izateko, eta Israel Gure Etxea alderdi ultrakontserbadoreak eskaini lekizkioke, beti ere ultraortodoxoekin pakturik egiten ez badu. Israel Gure Etxea alderdi laikoa da.

Arabiarren gorakada

Netanyahuren aurkako blokeak botoak galdu ditu azkeneko hauteskundeetatik martxoetakoetara. Irailean 57 eserleku eskuratu zituzten Urdina eta Zuria, Meretz Alderdi Laborista eta Arabiar Zerrenda Bateratuak. Orain 54 lortu dituzte. Hala ere, aipagarria da Arabiar Zerrenda Bateratuak bi eserleku irabazi dituela. Aldaketa hori hautesleen parte-hartzearen gorakadarekin lotu dute adituek.

Izan ere, parte-hartzea igo %68tik %71ra igo da. Igoera hori herritar arabiarrek eragin dutela adierazi dute. Arabiar Zerrenda Bateratuak hirugarren lekua irabazi du hauteskundeetan,120tik 15 eserleku eskuratuz.

Kontserbadore laikoak gobernua eratzeko giltza

Ezkerreko zein eskuineko blokeak eserleku gutxi batzuen faltan dira gobernua eratu ahal izateko. Biek ala biek beharko lukete tartean gelditu den Israel Gure Etxea alderdiarekin tratua egitea. Alderdi hau ultraeskuinekoa eta laikoa denez, zailtasunak sortzen dira batzuekin zein besteekin batzeko.

Izan ere, Netanyahuren gobernuaren alde egongo lirateken hiru alderditik bi ultraortodoxoak dira. Israel Gure Etxea alderdiak jada adierazi du ez diola laguntzarik eskainiko Netanyahuri erlijiosoekin bat egiten badu. Bestalde adituek ez dute posible ikusten alderdi horrek ezkerreko blokearekin, eta batez ere palestinarrekin bat egitea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Israel
Ostegunerako Palestinaren aldeko mobilizazioak deitu ditu Palestinako GKEen Sareak

Irailaren 18a Palestinaren Aldeko Borroka Eguna izango da nazioartean, NBEk Palestinako okupazioarekin amaitzeko hartutako ebazpenetik urtebetera. Hego Euskal Herriko hiru hiriburutan mobilizazioak deitu dituzte. 


Von der Leyenek Israelekin akordioak “partzialki” etetea proposatu du, baina EBk hori adostea “oso zaila” izango dela iragarrita

EB eta Israelen arteko “Elkartze Akordioaren merkataritza arloa partzialki etetea” proposatu du Europako Batzordeko presidenteak. Neurriak indarrean jartzeko EBko herrialdeen gehiengoak eman behar dio babesa, eta hori “oso zaila” izango dela adierazi du... [+]


Bigarren erasoa Gazara doan flotillaren aurka, oraingoan ere drone bidez

Global Sumud Flotillan parte hartzen duen Alma itsasontziari drone bidez eraso egin diote asteartetik asteazkenerako gauean, Tunisiako kostan. Aurreko egunean berdina gertatu zitzaion ontzidiko beste itsasontzi bati eta beraz, bi egunetan pairatutako bigarren erasoa da.


Ontzidian doazenak "terroristatzat" hartu ditu Israelek eta mehatxu egin du: "Ez dira atxiloketa arinak izango"

Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
"Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea"

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea "larritzen" ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Europak Israeli masiboki armak erosten jarraitzen du: Elbit taldeak 1.600 milioi euroko kontratua sinatu du Serbiarekin

Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]


Jordaniak derrigorrezko soldadutza ezarri du "Israelgo eskuin muturraren mehatxuaren" aurrean

Komunikazio ministro eta gobernuaren bozeramaileak iragarri du neurria. Berehala galdetu diote ea mehatxuren batek bultzatu duen erabakia, eta horri erantzun dio "mehatxua Israelgo eskuin muturretik" datorrela.


Dozenaka mila lagun Tel Aviveko kaleetan "gerra amaitu eta bahituak askatzeko", eta Netanyahuk "Hamas indartzea" leporatu die

Gaza Hiria osorik okupatzeko onartu berri duten planaz kezkatuta, milaka israeldarrek Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari exijitu die Hamasekin akordio batera iristeko "gerra amaitu" eta zerrendan dituzten bahituak aske uzteko. Herrialdeko lehen... [+]


Eguneraketa berriak daude