“Nekazaritza birsortzailerako eta proiektu kolektiboetarako test gunea da gurea”

  • Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta, proiektuak badu berezitasun bat: “Nekazaritzako test guneek sektorera jende berria erakartzeko helburua dute, eta guk ere jendea nekazaritzara bultzatu nahi dugu, baina ez edozein ekoizpen motara: gure azken helburua elikadura sistema jasangarriagorantz pausoak ematea da”, azaldu du Jon Ruiz de Infantek, Gasteizko CEA Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko teknikariak. CROPS4LIFE Europako proiektuaren baitan kokatzen da egitasmoa, eta aldundiaren, udalaren eta beste zenbait entitateren babesa jaso du. Europako laguntza lau urtetarakoa izan arren, aurrera begira segitzea dute asmo, teknikariak nabarmendu duenez.


2025eko urtarrilaren 20an - 05:00
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bi irizpide horietan oinarritutako egitasmoak bultzatzea da Aleko gunearen helburua. “Test gunean sartzen diren kideek bost hilabeteko formazioa jasotzen dute nekazaritza birsortzailearen esparruan, eta ondoren, proiektu kolektiboa sortzeko modulua ere izaten dute”, argitu du teknikariak. Eredu kolektiboa bultzatzen dute, etorkizuneko ekoizpen proiektuek bideragarritasun ekonomikoa ez ezik bizi-bideragarritasuna izan dezaten. “Esperientzia askok erakusten dute gaur egun oso zaila dela proiektu indibidual bat abiatzea bizitzako beste esparru askori uko egin gabe, horregatik bultzatu nahi ditugu proiektu kooperatibo eta asoziatiboak”, dio.

Iazko promozioko lau lagunek, esaterako, proiektu kooperatiboa abiatu dute orain. “‘Alekoko partzelak Basaldean eta Monasterioguren herrian ditugu, Gasteiztik gertu, bertan garatzen dituzte partaideek haien proiektuak”. Testatzaileek urtebetez erabiltzen dituzte proiektuko partzelak, baina horrez gain formazioa, aholkularitza eta jarraipena ere izaten dituzte. Nekazaritza birsortzailean aditu diren Sustraiak Habitat Design eta Basaldea proiektuetako kideak dira gidariak. “Lurraren osasuna eta mikrobiologia berreskuratzera bideratua dago nekazaitza birsortzailea, sistema konpexua da, ekoizpenetik harago begiratzen duena”. Otsailean hasiko da aurtengo programa, hamar lagunekin.

Zuzeneko salmentarako plataforma ere abian

Aleko test gunea martxan jartzearekin batera, bertako kideek eta beste edozein ekoizlek haien produktuen salmenta modu zuzenean egiteko erremintak ere ari dira garatzen egitasmoan. “Salmentarako plataforma bat sortu dugu proiektutik, marketplace. Test guneko kideei ez ezik, hemengo ekoizleei irekia dago plataforma, haien produktuak Gasteizen bertan saltzeko aukera izan dezaten”. Plataforma martxan dago honezkero, baina proban ari dira orain, eta maiatzean publikoki irekitzea da bultzatzaileen asmoa. “Banaketarako Eraman kooperatiba ere egitasmoaren parte da, bizikletaz egiten dituzte banaketak”, gehitu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2025-07-28 | Garazi Zabaleta
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]


2025-07-23 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-14 | Garazi Zabaleta
Mustai Ortua
“Baratzetik bizitzea erronka da, batez ere jendearen kontsumo ohiturengatik”

Marurin kokatutako proiektua da Mustai Ortua, Gorka Areitio Elorduik eta Marcela Pava Gomezek bultzatua. Diseinu grafikoko ikasketak egin zituen Areitiok eta horretan ari zen lanean, baina gainezka eginda zebilen. Pava, berriz, abokatua da lanbidez, baina ezin zuen horretan... [+]


2025-07-07 | Garazi Zabaleta
Larrinbarri
Ahabi ekologikoak Anbotopetik

Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun batek eta biok sortu genuen proiektua, hasiera batean,... [+]


2025-06-30 | Garazi Zabaleta
Oiartzun Burujabe
Auzolan praktikak herriko nekazari eta abeltzainekin

Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena erabiltzea bultzatu nahi dugu, kanpoko... [+]


2025-06-23 | Garazi Zabaleta
Azpigorri
Bertako ahuntz arrazaren txorizoak

David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]


2025-06-16 | Garazi Zabaleta
Kimuak
“Bizirik dagoen landarea duzu ahoan ernamuin bat jatean”

Hamabost urte baino gehiago daramatza martxan Bizkaiko Kimuak ernamuinduen proiektuak, baina hasierako bultzatzaileak erretiratu dira eta erreleboa hartu berri dute Mikel Landa Luzarragak eta Asier Iñigo Oraindik. Ernamuindutako kimu freskoak ekoizten dituzte batik bat,... [+]


2025-06-09 | Garazi Zabaleta
Basotxoa
Nafarroako ekoizle eta artisauen azoka berria Iruñeko Basotxoan

Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]


2025-05-26 | Garazi Zabaleta
Belardi
“Administrazioak egiten ez duenez, guk bultzatu dugu hiltegi proiektua”

2024ko irailetik martxan dute Urduñan Belardi hiltegia eta haragi-eraldaketarako gunea. Elikadura burujabetzaren bueltan herrian urte askoan egin duten prozesuaren ondorio da proiektua, Bedarbide abeltzainen elkarteak bultzatu duena. “Sektorean egindako ikerketatik,... [+]


2025-05-19 | Garazi Zabaleta
Ezpelzaintza 2050
Sitsak munduko ezpel baso handiena suntsitu ez dezan

Pirinioetan dago ezpel basatien munduko eremurik handiena, eta hain zuzen Nafarroako Pirinioan, Abaurregainan, sortu zuten 2020an Ezpelzaintza 2050 egitasmoa. Cydalima perspectalis sitsa hondamendi handia eragiten ari da ezpeldietan azken urteotan, eta espeziea babesteko eta... [+]


2025-05-12 | Garazi Zabaleta
Ortulaguntza
Ekoizle txikiei arnas emateko lanpostu publikoa Debagoienan

Duela urtebete pasa gauzatu zuten Ortulaguntza proiektua Debagoienan. Langile bat kontratatu dute bailarako nekazaritza proiektu txikietan txandaka lanean aritzeko, hartara ekoizleei lan karga arintzeko eta baldintzak duintzeko. “Sektorea zaurgarri zegoela eta errelebo... [+]


2025-05-05 | Garazi Zabaleta
Amillubi
Udaberriko festa, agroekologia ospatzeko

Maiatzaren 10ean egun osoko festa berezia antolatu dute Zestoako Amilibia baserrian. Agroekologiaren eta elikadura burujabetzaren alde, Gipuzkoako Biolur elkarteak abiatutako proiektua da Amillubi, eta udaberriko hitzordua aitzakia paregabea izanen da tarte eder bat partekatu... [+]


2025-04-28 | Garazi Zabaleta
Oihanartia
Alpeetako hegoaldetik Nafarroa Beherera, abeltzaintza estentsibo eta dibertsifikatuarekin

Proventza eskualdean, Alpeen hegoaldean abiatu zuten Lili Saint-Laurent euskaldunak eta Mathias Guibert proventzarrak abeltzaintza proiektua duela hamar urte pasatxo. “Ardi, ahuntz, behi, txerri eta pottokekin plantatu ginen etxalde dibertsifikatua landuz, baina laborantza... [+]


Eguneraketa berriak daude