Neguko Olinpiar Joko homofoboak?

  • Sei hilabete barru hasiko dira Neguko Joko Olinpikoak Sotxin (Errusia) eta horiek boikotatzeko eskatu du Stepehen Fry aktore britainiarrak, homosexualen kontra Vladimir Putinen gobernuak onartutako legeak direla-eta.


2013ko abuztuaren 9an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
New Yorkeko Errusiako enbaxadaren aurrean homosexualen eskubideen alde egindako protesta (argazkia: The New York Times).
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ekainean onartu zuten Errusian homosexualitate adierazpen publikoen kontrako legea (“gay propaganda”, Errusiako Gobernuaren hitzetan). Gainera, sexu bereko bikoteei haurrak adoptatzea ere debekatu diete.

Fryren boikot eskaera Erresuma Batuko lehen ministro David Cameroni eta Nazioarteko Olinpiar Batzordeari zuzenduta dago, Jokoak munduko beste lekuren batean egiteko eskatuz. Cameronek ez du erantzun oraindik.

Nazioarteko Olinpiar Batzordeak ere ez, baina The New York Times egunkariak argitaratu duenez, Karta Olinpikoak debekatu egiten die atletei keinu politikoak egitea eta beraz, posible da gay eta lesbianen alde agertzen diren atletak etxera bidaltzea.

Gazte bat torturatu eta hil dute

“Occupy Pedofilyaj” izena erabiltzen duen Errusiako talde neonazi batek Uzbekistango gazte bat torturatu eta hil duela argitaratu du InOut Post webguneak.

Hilketaren ondoren, gazteari eragindako sufrikarioaren argazkiak eta bideoak argitaratu dituzte ultraeskuindarrek.


Olinpiar Jokoak kanalean gehiago
2026ko otsailaren 11
ICE jokoak

2022ko uztailaren 4
Iñigo Llopis, igerilaria
“Ilusio handiena Parisera joatea da”

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.