NEE/TEN jardunaldiak, Nafarroarako benetako Energia Plana

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Joan den irailaren 3an, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Nafarroako Gobernuak Nafarroako Energia Planaren eguneraketa publiko jarri duela. Urrats garrantzitsua izan beharko luke horrek gure komunitatearen etorkizunerako, energiak zein beronen erabilerak gure gizartearen jasangarritasunerako duten garrantzia kontuan hartuta.

Prozesu parte-hartzailea ia konturatu gabean igarotzen ari da. Horrek sortzen duen interesaren adibide gisa, Industria eta Trantsizio Ekologikorako Departamentuak ordutik argitaratu dituen berrien errepasoa egin daiteke. Irujo sailburuak energia plana aipatu eta pare bat aldiz eguneratu besterik ez du egin.

Hala ere, ez dugu ahaztu behar energia ekoizteak eta kontsumitzeak berebiziko eragina duela gai erabakigarrietan, hala nola klima-aldaketan, ekosistemen eta fauna eta flora espezieen galeran, baliabide materialen urritasun progresiboan... Badirudi mundu osoko gobernuak "inplikatuta" daudela "trantsizio energetikoa" deiturikoarekin, baina honen bilakaerari buruzko datu zientifikoek eta teknikoek ez dirudite oso pozgarriak.

Adibidez, Nafarroako Energia Planaren bertsio berriaren dokumentazioa aztertuta, egiazta daiteke duela 10 urte baino gehiagotik hona Nafarroako energia-kontsumoa gorantz doala, erregai fosilena barne, Nafarroan kontsumitzen den lehen mailako energia guztiaren %79,31 dena, Planaren arabera. Gauza bera gertatzen da Berotegi Efektuko Gasen isurketekin, 2021an 6,9 milioi Tn CO2-eq-eraino igo baitira, 2005ean lortutako maximotik oso gertu (7,1 milioi). Bilakaera kezkagarria da, trantsizio energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legearen bidez lortu nahi denaren kontrakoa; hain zuzen ere, emisioak murrizten eta larrialdi klimatikoari aurre egiten saiatu behar zutenak.

Ez da harritzekoa, kontuan hartzen badugu Nafarroako elektrizitate kontsumoa ere ez dela aurrera joaten, eta beherakako joeran jarraitzen duela 2008tik hona. Eta kontuan izan behar dugu ia energia berriztagarri guztiak elektrizitate moduan ekoizten direla. Nola nahi dugu berriztagarriak handitzea eta mendekotasun fosila gutxitzea, elektrizitatearen kontsumoa handitzen ez bada?

Argi dago beharrezkoa dela Desazkunde ordenatu eta planifikatu bat, eta kontzeptu hau ez da agertu ere egiten Industria eta Trantsizio Ekologikorako Departamendutik aurkeztu diguten Energia Planean

Bi egoera horiek, kontsumo fosilaren igoera eta elektrizitatearen gutxitzea, Nafarroan gertatzen dira, hain zuzen ere Espainiako Estatu osoko instalazio berriztagarrien zentrotzat hartzen dena, eta energia berriztagarrien arloan eredu gisa aurkezten den erkidegoetako bat izanik. Esan daiteke hori dela "trantsizio energetikoa" deritzona funtzionatzen ari ez delako sintoma ugarietako bat. Gainera, energia berriztagarrien ekoizpenaren hazkundea energia fosilen hazkundeari gehitzen ari zaio. Eta hori are nabarmenagoa da mundu mailan, izan ere, maila honetan ebaluatu behar baitira alderdi horiek, erasotzen ari garen biosfera bakarra baita eta Lur planeta osoa hartzen du barnean.

Beraz, baiezta daiteke ustezko "trantsizio energetikoa" ez dela gure ekoizpen eta kontsumo ereduetan aldaketa kualitatiborik ematen ari. Eta are larriagoa dena, litekeena da energia berriztagarria lortzeko behar diren azpiegiturak sortzeko prozesuek arazo hau areagotzen laguntzea. Jakina da lehengaien meatzaritza asko zabaldu behar dela, litioa, kobrea, lur arraroak eta trantsizio horren oinarri diren beste hainbat material lortzeko.

Gertakari horiek ez daude jasota Nafarroako Gobernuak egin duen Energia Planaren bertsio berrian, eta geure buruari galdetzen diogu ea merezi duen eztabaidan parte hartzea. Aurkeztutako testuek ez dutelako arazo horien aipamenik egiten. Eta hori guztia, nahiz eta horren kausak, kontsumoen hazkundea oro har, Planaren testuetan jasota dauden.

Honezkero, argi dugu Nafarroan gauden lehen mundu global honetako gizarteetan gertatu behar den energia eta materialen kontsumoa murriztu gabe, ezinezkoa dela aurre egin beharreko arazoei aurre egitea. Argi dago beharrezkoa dela Desazkunde ordenatu eta planifikatu bat, eta kontzeptu hau ez da agertu ere egiten Industria eta Trantsizio Ekologikorako Departamendutik aurkeztu diguten Energia Planean.

Horregatik, uste dugu Nafarroako Energia Planaren benetako eztabaida NEE/TENen 3. jardunaldietan gertatuko dela: "Desazkundean hazi, inork kontatu ez dizuna". Bertan, autore askok, gehienak mundu akademikokoak eta konpromiso sozialekoak, egoera energetikoaren egungo errealitatea aztertuko dute, benetako trantsiziorako proposamenekin, baita Nafarroarako ere.

Urriaren 21etik 24ra Iruñean, Civivox Condestablen, izango ditugu Ivanka Puigdueta, nekazaritzako elikagaien zientzietan doktorea, Julen Rekondo, Ingurumeneko Sari Nazionala, Luis González Reyes, zientzia kimikoetan doktorea eta June San Millán, zuzenbidean lizentziatua. Hizlariek kontsumoen beherakadaren beharra aztertuko dute hainbat alderdi metodologikotatik. Eta Sustrai Erakuntza fundaziotik “Zer egin Desazkundearen aurrean? Datozen hamarkadetako Nafarroako gizartearentzako proposamen koadernoa“ eztabaida-dokumentuan egin genituen proposamenetan sakontzen saiatuko gara Plazara! Gizarte Zentroan tailer parte-hartzaile baten bidez.

Hor benetan parte hartu ahal izango dugu Nafarroaren etorkizunaren definizioan eta energiaren kudeaketan bide eta esperientzia alternatiboak planteatu ahal izango ditugu. Gobernuko Energia Planak, ikusi dugunez, ez die aurre egiten aurrean ditugun erronkei. NEE/TENen Desazkundeari buruzko jardunaldietan itxarongo zaitugu!

Jule Goñi eta Martin Zelaia, Sustrai Erakuntza fundazioaren kideak.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Asilo-leku sakratua

Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]


Arrakalak Bilboko Manhattanen

Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]


Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eskola-segregazioaren aurka, Eskola Publikoa lehenetsi

Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]


Biometanizazio plan bat behar dugu Nafarroan espekulazioaren aurrean

Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]


Inshallah, Anas

Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]


2025-10-01 | Iraitz Amor Pla
Dutxan dardaraka

Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]


Guk Bernedo hautatuko dugu berriro

Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]


Euskal udalekuak: mundua bestela habitatu

Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]


Irailak 3 Bilbo

Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]


2025-09-26 | David Lindemann
EHU: IKT zerbitzu etikoago baterantz

Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]


2025-09-25 | Iñaki Lasa Nuin
Noizko gizateriaren ekinokzioa?

Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]


2025-09-25 | Markel Elortza
Herriak bakarrik salba dezake herria

Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]


Irakurketa

TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]


2025-09-20 | Iraitz Amor Pla
Dutxa hotz bat denontzat

Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]


Eguneraketa berriak daude