NBEk “berehalako eta baldintzarik gabeko” su-etena eskatu du Gazan

  • Nazio Batuen Segurtasun Batzordeak “berehalako eta baldintzarik gabeko” su-eten humanitarioa eskatu die Israeli eta Palestinari. Egiptok mahaigaineratutako bake proposamenean oinarrituta, bi aldeak biolentziarekin bukatzeko premiatu ditu.


2014ko uztailaren 28an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Gazako eraikin asko erabat suntsiturik gelditu dira, eta herritarrak ahal dutena berreskuratzen saiatzen dira (argazkia: AFP)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Segurtasun Batzordeak igande gauerdian New Yorken bildu ondoren, su-etena eskatzen duen adierazpena zabaldu du. Palestinako herritarrei laguntza humanitarioa ematea ere eskatu dute. Su-etena Eid al Fitr festa musulmana irauten duen bitartean eta ondoren ere luzatzea nahi dute.

“Instalazio zibil eta humanitarioak, Nazio Batuenak barne, errespetatu eta babestu behar direla” gogoratu du Batzordeak deklarazioan, eta bi aldeak nazioarteko lege humanitarioa errespetatzera eta zibilak babestera deitu ditu.

Bileraren ondoren, Riyad Mansur Palestinako ordezkariak kritikatu du Batzordeak Israelen erasoa kondenatu eta gelditzea eskatzen duen ebazpena ez onartu izana. Ebazpena, adierazpena ez bezala, loteslea izango litzateke. Jordaniak ebazpen-zirriborro bat bultzatu du azken egunetan, baina oraindik ez dute bozkatu.

Adierazpenak Hamas eta Israelek erasoetatik defendatzeko eskubidea ez aipatzea kritikatu du Ron Prosor Israelgo enbaxadoreak. Hamas “ideologia yihadistako” taldea dela eta honen helburua Israelekin bukatzea dela esan du. Bere ustez, “Ekialde Hurbileko demokrazia bakarra demonizatzen ari dira”.

1.030 palestinar eta 46 israeldar hil dira azken 20 egunetan. Nazio Batuen Erakundearen arabera hildakoen laurdena umeak dira.


2026ko maiatzaren 7
LEKUKOTASUNA | Sonia Bego, Global Sumud Flotillako euskal ekintzailea
"Kontainer batera sartzeko agindu zidaten; hori zen barkuko kartzelarako sarbidea"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.