(Argazkia: Andoni Canellada / Foku)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Abortuaren aurkako probokatzaile honek egurrezko gurutze handia darama lelo frankista ezagun bat idatzirik duela, Donostian joan den maiatzean Askabide klinikaraino talde ultra batek egin nahi izan zuen “prozesioan” erakusteko. Aldarri hori erabili izan dute Vox alderdiko eta eskuin muturreko sektoreek, diktadurako nazional-katolizismoaren ideiak defendatzeko, besteak beste emakumeen rol erreproduktibo hutsa. Ekitaldia ez zen egin, debekatuta zegoelako. Aldiz, dozenaka herritar elkartu ziren klinikaren aurrean abortatzeko eskubidearen alde eta “faxistak kanpora” oihukatuz.

 

[Argazki hau ARGIAren Aktualitatearen Gakoak 2022 100 orrialdeko aldizkari berezian argitaratu da. ARGIA Jendeak paperean edo PDFan jasoko du, bakoitzak hautatu duen gisan. Oraindik ez baduzu pausoa eman, egin zaitez ARGIAkoa eta plazer handiz bidaliko dizugu! Gainerakoek, Azokan eros dezakezue]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aktualitatearen Gakoak 2022
Eguneraketa berriak daude