(Argazkia: Urko Apaolaza / ARGIA)

2022ko abuztuaren 16an - 06:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Txamantxoia edo Mazeko tontorretik gertu (Belagua) potentzia handiko led fokua ageri da argazki honetan, Nafarroako banderaz eta ikurrinaz apainduta. Hiru bateriaz hornituriko sistema batek elikatzen du eta hainbat kilometrotara ikus daiteke ilunabarrean. Uztailaren 2an, Pirinioetako Bidea ekimenean 300 gailur argiztatu zituzten milaka herritarrek halako gailuekin eta euren linterna-frontalekin, Gure Eskuren, ANCren eta Kataluniako mendizaleen federazioaren deiari erantzunez, autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko.

 

[Argazki hau ARGIAren Aktualitatearen Gakoak 2022 100 orrialdeko aldizkari berezian argitaratu da. ARGIA Jendeak paperean edo PDFan jasoko du, bakoitzak hautatu duen gisan. Oraindik ez baduzu pausoa eman, egin zaitez ARGIAkoa eta plazer handiz bidaliko dizugu! Gainerakoek, Azokan eros dezakezue]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aktualitatearen Gakoak 2022
Eguneraketa berriak daude