Natura erdigunean duen jolastoki berria aurkeztu dute Urduñako Herri Eskolako ikasleek

  • Astelehenean aurkeztu dute Urduñako Herri Eskolako jolastoki berria. Bi urteko metamorfosiaren ostean, espazioa birnaturalizatu, asfaltozko eremua murriztu eta pedagogia berri bati zabaldu dizkiote ateak. Eskolako ikasleak izan dira jolastoki berriaren nondik norakoak aurkeztu dituztenak.


2023ko apirilaren 18an - 10:26
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Urduñako Herri Eskolako jolastokia birnaturalizatu dute bi urteko prozesuaren ostean. Giltzarri Arkitektura estudioak eta El Globus Vermell proiektuak garatu dute egitasmoa, Urduñako Udalarekin eta eskolako eragile guztiekin elkarlanean. Espazio bizia da gaur jendaurrean aurkeztu dutena. Izan ere, askotariko erabilerak izango ditu jolastoki berriak, eta eskolako pedagogiaren ardatz nagusietako bat bilakatuko da.

Gaur aurkeztu dute espazioa. Eskolako ikasleak arduratu dira bertaratu diren familiei txoko bakoitzaren nondik norakoak azaltzeaz.

 


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Hezkuntza kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.