Nafarroaren Egunean izandako sexu erasoa salatzeko manifestazioa deitu dute

  • Apirilaren 30ean Baigorrin ospatu zen Nafarroaren Egunean emakume batek sexu erasoa jasan zuen. Egun hau antolatzen duen Basaizea elkarteari jakinarazi zion emakume honek eta elkarteak manifestazioa deitu du Baigorrin, maiatzaren 14rako.


2022ko maiatzaren 11n - 10:41

Basaizea elkarteak sare sozialetan zabaldu duen oharrean "sustengu osoa" erakutsi dio "eraso sexista pairatu duen eta salatzeko indarra ukan duen" emakumeari. Nafarroaren Eguneko gauean jaso zuen erasoa emakume honek.

Basaizeak adierazi du "kexu handiz" hartu duela "berri larri hau": "Nafarroaren Eguna besta bat da, elkarren arteko errespetuan iragan behar lukeena, berdintasunean eta segurtasun osoz bizi behar genukeena. Edozein motatako erasoak onartezinak dira eta gertatu denari erantzun azkar bat eman behar zaio, horrelakorik berriz gerta ez dadin".

Manifestazioa 11:00etan abiatuko da Baigorriko Herriko Etxetik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote 41 urteko gizon bati Iruñean, bikotekideari sexu erasoak egiteagatik

Zortzi urtean ezingo da bikotekide ohiarengana hurbildu eta 5.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio.


Bi gizon atxilotu dituzte Galdakaon, sei adingaberi sexu erasoak egitea egotzita

Polizia-ikerketa zabalik dago eta atxilotuei konfiskatutako material informatikoa eta gailu elektronikoak aztertzen ari dira. Ertzaintzak uste du biktima gehiago egon daitezkeela. Antza, "opariak" ematen zizkieten trukean.


2024-02-13 | ARGIA
Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan eta Ibarran, hiru sexu-eraso egitea egotzita

28 eta 37 urteko bi gizonezko atxilo hartu ditu Ertzaintzak, bata Tolosan eta bestea Ibarran. Biktimetako bi adin txikikoak dira.


Eguneraketa berriak daude