Nabarralde Fundazioak, Zabalik Elkarteak eta Hernani Errotzenek 1620, Nafarroako Lo(r)aldia programa antolatu dute, urriaren 3an Donapaleun abiatuko dena. Urte hartan Nafarroako eta Frantziako erresumak bateratu zituen ediktua sinatu zen Louis XIII.ak eta han galdu zen antzinako Nafarroako erresuma independentearen azken burujabetza arrastoa. Garai hartan eta ia ehun urtez Nafarroa Behereko Donapaleu izan zen Nafarroako koroaren hiriburua.
Duela 400 urte, Nafarroako eta Frantziako erresumak bateratu zituen ediktua sinatu zen, 1620an, "Nafarroako garai kultural oparoenaren amaiera eragin zuen gertakari historikoa" 1620, Nafarroako Lo(r)aldia programa antolatu dutenen esanetan. "1620an, duela 400 urte, ziklo historiko bat itxi zen: Nafarroako kulturaren garairikloriatsuena, aberatsena eta garaiena. Garai laburra izanagatik ere kulturalki emankorrena izan zen baina, tamalez, gertaera politiko jakin batekin eman zitzaion itxiera: Paueko ediktua, Frantziako Luis XIII-aren eskutik iritsi zena. Ediktu honen bitartez Nafarroa Frantziako koroarekin bateratu zuen erregeak, eta gure lurraldeak bere subiranotasuna behin betiko galdu zuen". Garai oparo hura ahanzturatik ateratzeko helburuz osatu dute "Nafarroako Lo(r)aldia" egitaraua a urriaren 3ko programa izenburutzat daramana "Nafarroako Lo(r)aldia" Nabarralde Fundazioak, Zabalik Elkarteak eta Hernani Errotzenek.
Hasiera batean antolatzaileen asmoa zen ekitaldiak Donapaleuko Bideak kultur zentro berrian burutzea. Bideak kokatuta dago fraide frantziskotarrek luzaz han edukitako komentuan eta sinbolismo handia dauka Amikuzeko eta Ipar Euskal Herriko euskaltzale eta abertzaleentzat, han aterpetu zirelako Euskal Herri osotik iritsitako euskaldunak eta euskal kulturaren gune garrantzitsua izan zelako. Baina COVID-19ak ekarritako baldintzek behartu dituzte hitzaldiak Donapaleuko zinemara eramatera eta bazkaria ere herriko ostatuetan.
Nafarroako erresumak Iparraldean bizi izan zuen bere hilzoria XVI. mendean. Gaztelak indar militarrez 1512an burututako konkista Nafarroa Beherean barna ere sofritu zuten eta, horregatik, "Deskonkista eguna" izeneko ekitaldia antolatu zuten Amikzen bertan 2012an, haren laugarren mendeurrena ospatzeko. Gertakizun haren oroigarri bat ere ipini zuten Garruze herrian, Gaztelako tropek konkistaren estakuruz hura erre zutela eta. Larunbateko ekitaldiaren aurkezpenean Jean Louis Davant idazle eta historiagileak esan zuenez, Iparraldea eta bereziki Nafarroa Beherea izan dira Nafar estatu eta koroarekin fidelen jokatu duten lurraldeak:
Larunbatean, urriak 3, goizetik hasita Jean Louis Davanten sar-hitzaren ostean mintzatuko dira Alvaro Adot, Luis M. Martinez de Garate, Amaia Nausia, Xabier Irujo, Thierry Issartel, Mique Joseph, Eneko Bidegain eta Iñaki Luzuriaga. Bazkalondoan inauguratuko dute "Nafarroako Errenazimendua" erakusketa, Asisko Urmeneta marrazkilariak zuzendu eta komisariatu duena, Donapaleun estreinatu ostean Euskal Heriko hainbat hiritan erakutsiko dena. Eguna Donapaleun gaindiko bisita gidatu batekin eta Asisko Urmenetaren "Kale barroka" antzekiarekin amaituko da.
Salvador Puig Antich frankismoaren kontrako militantea izan zen. Askapen Mugimendu Iberikoko kidea, 1973ko irailaren 25ean atxilotu zuten. Gerra-kontseilua egin zioten, eta garrotez exekutatu zuten handik sei hilabetera, 1974ko martxoaren 2an. Aurtengo otsailean baliogabetu du... [+]
Nazismoaren biktimak izandako euskal herritarrak oroitzeko Eusko Jaurlaritzak egin duen lehen aitorpen instituzionala da. Hego Euskal Herriko 253 pertsona deportatu zituzten 1940 eta 1945 urteen artean. 113 bertan hil ziren eta beste asko, handik bizirik irten baziren ere... [+]
Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat da, espresio artistiko ugariren bidez ondua.
50 urte bete dira Polizia frankistak Mikel Gardoki Azpiroz ETApm-ko kidea tirokatuta hil zuenetik. Egiari Zor fundazioko kideek eta Gardokiren kide Juan Miguel Goiburu Mendizabal 'Goiherri'-k hartu dute parte ekitaldian.
1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.
Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.
Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]
Gogora Institutuak 1936ko Gerrako biktimen inguruan egindako txostenean "erreketeak, falangistak, Kondor Legioko hegazkinlari alemaniar naziak eta faxista italiarrak" ageri direla salatu du Intxorta 1937 elkarteak, eta izen horiek kentzeko eskatu du. Maria Jesus San Jose... [+]
Familiak eskatu bezala, aurten Angel oroitzeko ekitaldia lore-eskaintza txiki bat izan da, Martin Azpilikueta kalean oroitarazten duen plakaren ondoan. 21 urte geroago, Angel jada biktima-estatus ofizialarekin gogoratzen dute.
Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.
33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]
1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]
Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.
ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea bermatzeko... [+]
Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]