2021-12-13 12:30
ELA-Suhiltzaileek salatu dute ez dagoela baliabide egokirik uretako babes indibidual eta kolektiborako, azken uholdean agerian geratu den bezala. Trinitarioen parketik salatu dutenez, baliabide eskasia horrek arriskuan jartzen du uholdeak gertatuz gero gaueko esku-hartzeetan segurtasuna izatea.

Dauden baliabideak neurri ezberdinetako 5  neopreno jantzi dira, beraz kideren batek bere neurrikoa ez den jantzi bat eramango du. Ez dago neoprenozko eskularrurik denentzat, ez eta neurri egokiko eskarpinarik ere; txalekoek ez dute ikuspen handiko elementurik; kaskoek ez dute argiztapenik; enbarkazioak ere ez du argirik gauez jarduteko, eta ikuspen handiko ekipamenduaren falta sumatzen da, suhiltzailea korronteak eramanez gero, hura aurkitu ahal izateko.



Uretako erreskate taldeko suhiltzaileek uholde honetan bertan estreinatu dute kideen segurtasunerako gutxieneko baldintzak betetzen dituen ekipamendua. Gogoan izan behar da Trinitarioen parkeko txandako suhiltzaileei dagokiela lehen jarduera-ildoa ibaian (bai uholdeen ondorioz, bai ur-erreskatearen ondorioz), eta haien babes-ekipamenduak zaharkituta daude, eta ez dute betetzen babes indibidual edo kolektiboko inolako araudirik uretako gaueko lanerako.



ELAk egoera hori bera salatu zuen 2017an zuzendaritzan, baina ez ziren gure erreklamazioak aintzat hartu. 4 urte igaro dira eta berdin edo okerrago jarraitzen dugu, ekipoak hondatuz doazelako eta ez dagoelako ordezkorik. Neoprenozko eskularruak falta dira, komunikazio-ekipamenduetarako zorro estankoak ere, baita talla egokiak ere. Beharrezkoa da teknikoki egokia den ekipo bat edukitzea baldintza klimatologiko txarretan eta uretan arrisku handiko baldintzetan lan egiteko.



ELAk Nafarroako Suhiltzaile Zerbitzuari eskatzen dio suhiltzaileen segurtasunean berehala inberti dezala, eta horrek herritarren segurtasuna areagotuko du etorriko diren uholdeetan.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.