Nafarroako Polizien Legea atzera botako dute Podemosek eta Ezkerrak

  • Gobernuak mahai gainean jarri duen proposamenari osoko zuzenketa aurkeztuko diotela iragarri dute bi alderdiek. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko irailaren 26an - 08:54
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ostiralean amaitzen da epea osoko zuzenketak aurkezteko eta iragarri berri dute Podemos-Ahal Duguk zein Izquierda-Ezkerrak jarriko dituztela. Mari Jose Beaumont Barne kontseilariaren departamentuari ez dio guztiz ezustean harrapatu erabaki horrek: Ahal Duguk hasieratik ohartarazi zion gutxienez Foruzaingoko sindikatuen erdiarekin akordioa lortu beharko zuela, eta, halakorik ez dagoenez, argudiatu du ez dagoela nahikoa adostasunik aurrera ateratzeko.

Otsailaren amaieran aurkeztu zuen aurreproiektua gobernuak, eta hilabete inguruko epea eman zien sindikatuei negoziatzera esertzeko. Proposamen hura inposizioa zela argudiatuta, sindikatuak ez ziren eseri ere egin, eta bai Ezkerrak eta bai Ahal Dugu-k presio egin zioten sindikatuekin negoziatzera esertzeko. Ordurako, lege proposamena parlamentura iritsi zen, eta, osoko zuzenketaren bozketa atzeratu nahirik, laukoak denbora eman nahi izan dio gobernuari.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako politika
Eguneraketa berriak daude