Gorenak legez kanpokotzat jo du Castejóngo zentral termikoa

  • Espainiako Auzitegi Gorenak Castejongo (Nafarroa) Elebro enpresaren bigarren talde elektrikoaren jarduera legezkoa ez dela erabaki du. Izan ere, udalerria eta enpresaren arteko distantzia 500 metrokoa da, legez bi kilometrotara egon behar lukenean.


2011ko azaroaren 29an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57
Castejongo zentrala.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gauzak horrela, epailearen sententziak arrazoi eman dio Nafarroako Erriberako Termiko Gehiagorik Ez plataformari prozesu jufidizial luzeari amaiera emanez, 2005ean eman baitzion Nafarroako Gobernuak zentralari jarduteko baimena.

Epaia behin betikoa izanik, zentral termikoa itxi eta funtzionamendua bertan behera geratu beharko litzateke, baina Termiko Gehiagorik Ez plataforman nahiago zuhurtziaz jokatu, lehenago izandako esperientzia txarrak kontuan hartuta. Edozein kasutan, epaia betearazteko Konstituzio Auzitegiraino iristeko prest daudela adierzi dute.

Unai Brea ARGIAko kazetariak Castejongo zentral termikoari buruzko artikulua plazaratu zuen urtarrilean bere blogean: Castejón, Muskiz: arauak ad hoc.


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.