Castejongo zentral termikoa gelditzea eskatzen dutenei Auzitegi Gorenak berriro ere arrazoia eman die

  • Duela 14 urte Elerebro zentralaren bigarren taldea ezartzeko baimena eman zen. Oraindik ere Castejoneko bizilagunek, Sustrai Erakuntza Fundazioarekin batera, auzitan jarraitzen dute justizia egin dadin, Nafarroako administrazioen laguntzarik gabe. Madrilgo Auzitegi Gorenak arrazoi eman die epai berri batean. Nafarroako Castejondik Gipuzkoako Itsasoraino urratu nahi duten linea elektriko berriaren oinarrian dago baimenik gabe ari den zentral hori.


2019ko apirilaren 12an - 09:21

Sustrai Erakuntza Fundazioak jakinarazi duenez,

Auzitegi Gorenak epai berria eman du Madrilgo Auzitegi Nagusiak emandako ebazpenari buruz. Bere garaian Madrilgo Auzitegi Nagusiak deklaratibotzat jo egin zuen zentrala martxan jartzeko baimena baliogabetzen zuen epaia, eta, beraz ez zuen deus eskatu emandako epai hori betearazteko. Nahiz eta 2013an Auzitegi berak baimena baliogabetu, Auzitegiak kontuan hartu egin du 2012an Energia Ministerioak 2005ean emandako baimen administratiboa konbalidatu egin zuela. Horrela, Administrazioak konpondu nahi izan zuen Auzitegiak ezeztatzera zihoan baimena.

2019ko martxoaren 19ko epai berrian, Auzitegi Gorenak dio konbalidazio hori zuzenean lotuta dagoela baimena baliogabetzen zuen epaia betetzearekin. Beraz, Madrilgo Auzitegi Nagusiari berriz ere itzuli egiten dio auzia eta epaia ematera behartu egiten du bi konturi buruz: alde batetik, ea baimena baliogabetzen zuen epaia gauzatu den ala ez; beste aldetik, ea eman zen konbalidazioa egin ote zen bakarrik ezeztatzeko zorian zegoen baimena salbatzeko, auzibidea oraindik zabalik zegoela.

Duela 14 urte Elerebro zentralaren bigarren taldea ezartzeko baimena eman zen. Oraindik ere, Castejoneko bizilagunek, Sustrai Erakuntza Fundazioarekin batera, auzitan jarraitzen dute justizia egin dadin, Nafarroako administrazioen laguntzarik gabe. 2013an Madrilgo Auzitegi Nagusiaren epaiak argi eta garbi zioen zentralaren bigarren taldeak ez zuela betetzen garai hartan indarrean zegoen ingurumen legedia. Auzitegi Gorenak berak epai hau berretsi egin zuen 2016an. Baimena bi aldiz legez kontrakotzat jo izan da. "Hala ere –dio Sustrai Erakuntzak– Estatuko Administrazioak sekulakoak eta bi egin dituzte ilegalitatea iraunarazteko. Bitartean, Nafarroako Gobernuak jarraitzen du beste aldera begira, orain arte bezalaxe. Hauxe dugu Auzitegi Gorenak Sustrai Fundazioari arrazoia ematen zaion bigarren aldia. Zer behar du Nafarroako Gobernuak zentralaren jarduera geldiarazteko?".

Nabarmendu behar da, Castejongo zentral termika hauek Castejon eta Muruarte artean dagoen 400 kVko linea elektrikoaren iturria direla. Momentu honetan, linea hori luzatu nahi dute Itsaso arte, Gipuzkoan. Linea honen helburua, aste honetan esan den bezala, Frantziara zentral honetako eta beste elektrizitatea esportatzea da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Castejongo zentral termikoak
Castejongo zentral termikoak zuritzeko saiakera berria salatu du Sustrai Erakuntzak

Europako eskakizunei jarraituz, Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri du hiru zentral termikoen Ingurumen Baimen Bateratuaren berrikuspena. Sustrai Erakuntzaren ustez, gobernuak hori baliatu nahi du Castejongo zentral termikoak balioztatu eta martxan mantentzeko.


2017-07-11 | Xalba Ramirez
Nafarroako Plan Energetikoaren barruan Castejóngo zentralak eraistea eskatu du Sustrai Erakuntzak

Nafar Gobernuak energia plan berria aurkeztu du “2030 Ikusmuga Plan Energetikoa” zirriborroan. Energia berriztagarrien erabilpena %21etik %51ra handitzeko asmoa duen arren, planak Castejóngo zentral termikoak ixteari buruz ez duela ezer esaten salatu du... [+]


2017-02-10 | Unai Brea
Castejóngo zentrala ixteko epaia oraindik ez bete izana salatu dute

Joan den urrian eman zuen Espainiako Auzitegi Gorenak Elerebro enpresak Castejónen dituen bi zentral termikoetako bat ixteko epai irmoa, baina ez da oraindik bete, hainbat gizarte taldek eta gaia daramaten abokatuek prentsaurreko bidez salatu dutenez. Horrenbestez, lanean... [+]


Castejongo bigarren zentrala ixteko epaia eman du Espainiako Auzitegi Gorenak

Zentrala hirigunetik 2.000 metro baino gutxiagora dagoela eta ilegala dela berretsi du epaileak. 2007an eraiki zuten ziklo konbinatuko zentral termikoa itxi egin beharko du Elerebro enpresak.


Eskari falta Castejongo zentral termikoak kolpatzen ari da

Aurreikusitakotik oso behera dago Castejongo zentral termikoen funtzionamendua. Eskari falta dela eta, apenas ari diren erabilera orduak pilatzen.


Eguneraketa berriak daude