Etxegabetzeen aurkako legea babestu du berriz Nafarroako Parlamentuak

  • Nafarroako Parlamentuko bozeramaileen batzarrak 2013an onartutako etxegabetzeen aurkako legea berretsi du. Izquierda-Ezkerrak aurkeztutako proposamenak PSN, Bildu eta Aralarren babesa izan du. UPNk eta PPNk aurka bozkatu dute.


2014ko martxoaren 25ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Etxegabetzeen aurkako kontzentrazioa Iruñean (argazkia: Diario de Navarra).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Legea 2013ko uztailean onartu zuten arren, Espainiako Konstituzio Auzitegiak bertan behera utzi zuen.

Espainiako Gobernuak Konstituzio Auzitegian arau foralaren kontra aurkeztutako helegitea erretiratzeko beharra nabarmendu du orain Nafarroako Parlamentuak. Etxegabetzeen aurkako legeari babesa emateaz gain, hura “lehenbailehen” ezartzeko beharra azpimarratu dute aurkeztutako idazkian.

Juan Jose Lizarbe PSNko bozeramaileak adierazi du Konstituzio Auzitegiak ez duela Konstituzioko artikulurik aipatzen bere erabakian, Nazioarteko Diru Funtsaren eta bestelako erakundeen iritzien kontrako legea dela baizik. "Horiek ez dira konstituzionaltasun ezari buruzko argudioak, komenientzia politiko alderdikoiarenak baizik", Lizarberen ustez.

Joan den uztailean onartutako legearekin, Nafarroako Parlamentuak Konstituzioko artikulu bat bera ere ez duela urratu gaineratu du Lizarbek


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
Eguneraketa berriak daude