Foru erkidegoko biztanleriaren %14,7 zaurgarritasun egoeran dago, pandemiaren aurretik baino %2,4 gehiago, AROPE tasaren arabera.
Foru Parlamentuko alderdiek pobrezia eta gizarte bazterketaren aurkako plan estrategiko berriaren ildo nagusiak erabaki dituzte, Nafarroako Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Sareak bultzatutako osoko bilkuran. Horien artean esanguratsuena da zehazteke dagoen erreforma fiskala, PSNk berak ere babestu duena.
Aipatutako Sarea esku-hartze sozialaren esparruan lan egiten duten 33 erakundek osatzen dute, eta urriaren 17an, Pobrezia Errotik Kentzeko Nazioarteko Egunean, Legebiltzarrean bertan egin zuten diagnostiko latzaren ondorioz ospatu da bilkura. “Desabantailarik handienak dituzten pertsonei zuzendutako lege eta neurrien epe laburregiak gainditu, eta zeinu politiko guztiak itun bakar batean bat egitea” eskatu zuen Myriam Gómez-García Sareko lehendakariordeak.
Pobrezia neurtzen duen AROPE tasaren arabera, pandemiaz geroztik 20.000 nafar gehiago daude zaurgarritasun egoeran. Biztanleriaren %12,3 ziren txiro 2020an, eta %14,7 gaur egun. Hau da, pobrezia %2,4 hazi da, eta “egoerak okerrera egingo du Ukrainako gerra eta honek eragindako inflazioaren ondorioz”, deitoratu du Carmen Maeztu Eskubide Sozialen kontseilariak.
Alderdi guztiak plana ahalik eta lasterren garatzeko beharrean bat datozen arren, batez ere neguari begira, osoko bilkuraren debateak kutsu elektoralista hartu du hasiera-hasieratik. Zentzu horretan, planaren edukieraren garapenean baino, alderdien arteko kritikan eta norberaren politiken defentsan zentratu da eztabaida.
Jorge Esparza Navarra Suma koalizioko bozeramaileak, pobrezia tasaren hazkundea oinarri, gogor kritikatu du gobernuaren kudeaketa. PSNko Nuria Medinak eta Geroa Baiko Isabel Aranburuk, ordea, Nafarroak estatu mailan pobrezia tasarik txikiena duen erkidegoa dela nabarmendu dute, eta 2014an UPNren agindupean historiako daturik okerrena izan zela gogorarazi dute, biztanleriaren %14,7 pobrezia egoeran zegoenean.
Ildo beretik, alderdi guztiek Navarra Suma gaitzetsi dute, Esparzaren interbentzioa eta haren alderdiak egindako ekarpenen arteko kontraesanak mahaigaineratuz. Izan ere, eskuineko koalizioaren hiru proposamenetatik bik errenta bermatua jasotzeko neurriak zorroztea zuten helburu, eta bestea etxebizitza gehiago eraikitzearen aldekoa zen, publikoak ala pribatuak ote ziren zehaztu gabe. Navarra Sumaren proposamenek haien 20 parlamentarioen sostengua soilik eskuratu zuten.
Aldiz, PSN, Geroa Bai, Izquierda-Ezkerra eta Ahal Duguren proposamen guztiak onartu dira: kalitatezko enpleguen sorrera, errenta bermatua handitzea, laguntzetan perspektiba feminista txertatzea, adingabekoak gehiago babestea, paperak eskuratzea erraztea edota aberastasunaren banaketa justuagoa, eta abar. EH Bilduren hiru proposamenak ildo berekoak izan arren, esate baterako hitzarmen kolektibo guztietan gutxieneko soldata bermatzea, guztietan PSN abstenitu egin da eta Navarra Sumak kontra bozkatu du, proposamenak bertan behera utziz.
Orain ikusteke dago zein neurrian zehaztuko den planaren garapena. Hauxe da oposizioaren kezka, Marisa de Simón Izquierda-Ezkerrako bozeramailearen hitzetan: “Ez dakit erreforma fiskala iruzurra izango ez ote den, hiru urteren ostean gobernuak ez baititu ukitu ere egin enpresen gaineko zergak”.
Zenbait urtetatik hona sarri entzuten dugun kontzeptua da zaurgarritasuna. Gaur gaurkoz, diskurtso politikoetan pertsona zaurgarriez aritzea ohikoa da. Seguru nago nik ere inoiz erabili dudala berba hori Bizilan.eus webgunean, eskubide laboralak eta prestazio sozialak azaltzeko... [+]
Wikipedian bilatu dut hitza, eta honela ulertu dut irakurritakoa: errealitatea arrazionalizatzeko metodologia da burokrazia, errealitatea ulergarriago egingo duten kontzeptuetara murrizteko bidean. Errealitatea bera ulertzeko eta kontrolatzeko helburua du, beraz.
Munduko... [+]
Paris 365 jantokiak ez ditu martxora arte aurrez aurreko afariak emango eta erakundeei inplikazioa eskatu die konponbidea lortzeko.
Munduko populazioaren ia erdiak baino bi aldiz gehiago kutsatzen du aberastasun gehien pilatzen duen %1ak. Munduko aberatsenek hamar egunetan isuri duten kantitatera heltzeko, ia hiru urte beharko lituzke munduko aberastasunaren eskalan erditik behera dagoen herritar batek.
Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]
Bide honetatik jarraituta, mende amaierarako, 5.000 milioi pertsona baino gehiago biziko dira lur idorretan. Arazo humanitario, ekonomiko eta sozial ugari eragingo lituzke horrek.
Paris 365 elkarteak 15 urteurrena ospatu zuen larunbatean Geltokin. 15 urte gosariak, bazkariak eta afariak egunean euro baten truke zerbitzatzen urteko 365 egunetan horren beharra duten guztiei. “Atsedenik gabe”, azpimarratu nahi izan zuten bezala. Horrez gain,... [+]
Duin bizi ahal izateko prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak lupapean ditu, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak: postontzia jarri du martxan, herritarrek modu anonimoan “jardun irregularren edozein susmo” jakinarazi dezaten, eta Lanbideko Kontrol Unitatea indartu du,... [+]
Bizitegi elkarteak 2016a geroztik antolatzen duen duen film eta antzerki jaialdia jada abian da Bilbon.
Gasteizko Errotako (Koroatze) auzoan izan diren manifestazio "anonimoek" kolokan jarri dute auzokoen arteko elkarbizitza. Azalera atera dituzte ere hauetan parte hartu duten partidu politiko batzuen eta beste kide batzuen izaera faxista eta arrazista.
Kaleko Afari Solidarioak (KAS) egitasmoko kidea da Ixiar Gonzalez Gurrutxaga. Donostiako Udalak asteazkenean debekatu egin die behar dutenentzako otordu beroak eskaintzen jarraitzea. 18:00etan prentsaurrekoa deitu dute beren erantzunaren berri emateko. "Hiru aukera ditugu:... [+]
Donostiako Kaleko Afari Solidarioak (KAS) taldeak ezin izango ditu otorduak eman ostegunetik aurrera, Egian behintzat. Hala jakinarazi diete udaltzainek asteazken iluntzean, ahoz, antolatzaileei, baimenik ez dutela eta Donostiako Udalaren erabakia dela argudiatuta. Asteazken... [+]
Bizi garen mundu frenetiko zein zorabiagarri honetan, pixkanaka gertatzen diren gizarte-aldaketak batzuetan antzemanezinak, garrantzirik gabekoak edo hutsalak direla iruditzen zaigu. Hala ere, ez da horrela, eta jakitun izan behar dugu tentuz jokatzeko. Horren adibide, azken... [+]
Europako Funts Sozialen ataletik Elikagaien Bankuetara bideratzen zuten urtero dirua eurek bidera zezaten janaria behar gehien duten herritarren artean. Aldaketa iritsi da kudeaketara orain: adin txikikoak dituzten familiei diru-txartelak emanen dizkiete produktuak erosteko. 130... [+]
EAEko haurren %6,4ak eta Nafarroakoen %10,2ak ikusmen pobrezia du. Visión y Vida elkarte espaniarrak egin du estatuko azterketa. Txostenaren arabera, ikusteko arazoak dituzten haurren eragozpen larriena da ez duela minik egiten, eta familiek, baliabide ekonomikorik ez... [+]