Nafarroako Kirol Institutuak jarduera fisikoko programak diruz laguntzeko deialdia egin du

  • Hirugarren adineko pertsonei, gaixotasun kronikoak pairatzen dituzten pazienteei eta jarduera fisikoko eta osasuneko tokiko proiektuei zuzenduta daude. 200.000 euroko laguntzak izango dira.


2020ko azaroaren 2an - 11:17
Ediren kooperatibaren argazkia.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Nafarroako Kirolaren Institutuak Nafarroako toki erakundeentzako diru laguntzen deialdia egin du, herritar guztientzako jarduera fisikoko eta osasuneko zenbait proiektu sustatzeko, baita hirugarren adinekoei eta patologia kronikoak dituzten gaixoei zuzendutako programa espezifikoak sustatzeko ere.

Deialdiak 200.000 euroko aurrekontua du. Horietatik, 110.000 euro hirugarren adinekoentzako eta gaixo kronikoentzako jarduera fisikoko ikastaroak eta programak diruz laguntzeko erabiliko dira, eta 90.000 euro jarduera fisikoko eta osasuneko tokiko proiektuetarako. Nafarroako toki entitateek eskabideak telematikoki aurkeztu ahal izango dituzte, nahitaez, azaroaren 5era arte.

Ikastaro, programa eta proiektu horien bidez, Navarra Activa/Nafarroa Aktiboa programaren helburuei erantzun nahi zaie, baita herritarren bizi kalitatea hobetzeko helburuei ere, Nafarroako zahartze aktibo eta osasungarrirako estrategia eta akordio programatikoa betez. Nafarroako jarduera eta ariketa fisikoa sustatzeko Gobernuko hainbat sailen arteko ekintza bateratua izan da.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!