Nafarroako igerilekuek %75eko aforoa izango dute aurten

  • Nafarroako Osasun Institutuak publiko egin ditu igerilekuek eta bainu naturaleko guneek bete beharko dituzten baldintzak. Esanguratsuenak, hauek: aforoa %75ekoa izango dela eta elkarrekin bizi ez diren pertsonen artean 1,5 metroko distantzia gorde beharko dela, edo maskara erabili.


2020ko ekainaren 22an - 09:14
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Nafarroako Osasun Institutuak aurten COVID-19a dela eta igerileku publikoek eta bainu guneek bete beharko dituzten baldintzak argitaratu ditu. Nafarroan 11 dira bainu naturaleko guneak eta 327 igerilekuak, hauetatik 257 publikoak (gainerakoak etxadi bereko bizilagunentzako direnak).

Neurri esanguratsuena da aforoa %75ean mantendu ahalko dutela eta elkarrekin bizi ez diren pertsonen artean 1,5 metroko distantzia gorde beharko dela. Distantziarik gorde ezin denetan, maskara erabili beharko da. Igerilekuek gune bakoitzeko aforoak neurtzeko sistema ezarri beharko dute eta bai bainu eremuetan, bai jardueretan, gomendatzen da 25 pertsonako taldeak baino txikiagoak izatea, pertsonen pilaketak saihesteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
2022ko otsailaren 16
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eguneraketa berriak daude