Hezkuntza Departamentuan jarrera aldaketarik ikusten ez dutela-eta, irakaskuntza publikoko langileak grebara deitu dituzte berriz ere sindikatuek urriaren 29an, "negoziazioaren alde". Nafarroako Parlamentuko indar politikoak ere interpelatu dituzte, "gure aldarrikapenek behar duten inbertsioa lortzeko ahalegindu daitezen".
Astebete igaro da Steilas, ANPE, AFAPNA, LAB, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek deituta Nafarroako Hezkuntza Publikoko irakasleek greba egun arrakastatsua egin zutenetik –%60tik gorako jarraipena izan zuen, deitzaileen arabera–. Baina, salatu dutenez, "gobernuaren aldetik ez da erantzunik izan". Hori dela-eta beste greba egun bat deitu dute irakasleen artean urriaren 29rako.
Carlos Gimenok gidatzen duen Hezkuntza Departamenduari eskatu diote "ezikusiarena" egiteari utz diezaiola eta negoziatzen hasteko: "Irakaskuntza publikoak eta irakasleek dituzten arazoei konponbidea eman nahi diegu. Eta hori orain egin behar da", azaldu dute komunikatu bidez.
Euren aldarrikapenen artean daude ratioak jaistea, gehiegizko gainkargarekin amaitzea, egonkortasuna bermatzea eta galdutako erosahalmena berreskuratzea, besteak beste.
Horretarako ezinbesteko ikusten dute gobernuak aurrekontuetan aldarrikapen horiek aintzat hartzea eta "ezartzeko behar diren egutegia eta finantziazioa" edukitzea. Hori dela-eta, sindikatuek Nafarroako Parlamentuko indar politikoak ere interpelatu dituzte, eskola publikoak behar duen inbertsioa lortzen "ahalegindu" daitezen.
Urriaren 29ko deialdirako motorrak berotzen hasteko mobilizazio eta ekintza gehiago egingo dituzte sindikatuek, eta horien berri datozen egunetan emango dutela adierazi dute.
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Boubacar Dioufek, Mbolo Moye Doole Bizkaiko manteroen eta kalez kaleko saltzaileen elkarteko kideak, Bilboko kaleetan arrazakeria eta abusu poliziala areagotu direla adierazi du.
Euskal Herriko mugimendu abertzaleen hasieran, langile borrokak kanpotik inposaturiko zerbait balira bezala ikusi ohi ziren. Euzkadi egunkariko orrialdeetan maiz irakur zitezkeen sozialisten kontrako diatribak. Harritzekoak ere ez ziren erasook, egia esan, egunkari sozialistetan... [+]
ELAk astearte honetan eman dio amaiera XVI. Kongresuari eta Mitxel Lakuntza aukeratu dute hirugarrenez idazkari nagusi, ordezkarien %90,37ren babesa lortuta. Aurrera begira lantokietako "botere sindikalean eta eragin politikoan" jauzi bat emateko beharra azpimarratu du,... [+]
Correosen bidalketa zerbitzuan "kaosa" eta "kolapsoa" nagusi den bitartean, enpresa publikoak Axa aseguru etxearekin akordio bat iragarri berri du. Ekainaren 1erako, Correosek Espainiako Estatu osoan dituen 800 bulegoetan Axaren aseguruak egin ahal izango dituzte... [+]
Correosen “kaos” egoera salatu zuen Gasteizko LAB sindikatuak apirilaren 16an. Hilabetetan bidalketak “kolapsatuta” egon direla jakinarazi zuen, eta Alde Zaharra, Salburua eta Santa Luzia auzoetarako soilik 10.000 posta bidalketa zeudela pilatuta... [+]
Dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Aiaraldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) Tubos Reunidoseko lan heriotza salatzeko deitutako mobilizazioan. Laneko heriotzen "odolustea" salatu eta egoera ez normalizatzeko deia luzatu dute.
Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]
"Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz", salatu du LAB sindikatuko lan osasunerako Nafarroako arduradun Inko Iriartek. Atzo izan zen azken lan heriotza. Andosillako lantoki batean karga gainera erorita zendu zen 49 urteko errioxarra. Hamaika egunean... [+]
ELA sindikatuak salaketa penala aurkeztu du Amurrioko Instrukzio Epaitegian Guardian Europako lehendakariordearen eta gai juridikoetako arduradunaren aurka, Autoglas-Glavista enpresan izandako gertakariengatik.
Epaiak legez kanpokotzat jotzen du hizkuntza eskakizun egiaztagiria ez duten pertsonak Lan Eskaintza Publikotik kanpo geratzea. Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitearen kontrako epaia izan da. CCOOk eman du epaiaren berri eta garaipen gisa hartu du.
Manifestazioa astelehenean, maiatzak 26, izango da 18:30ean Gasteizko Plaza Berritik. ELA, LAB eta ESK sindikatuek deitutako manifestazioan eskatuko dute grebari hasiera eman zion hitzarmen propioa lortzea.
2023ko abuztuan, Bilboko Kale Nagusian, saltzaile ibiltari baten defentsan Poliziari aurre egin zion emakumeari hiru urteko espetxe zigorra eskatzen dio udaltzain batek. Bideo batek Poliziaren kontakizuna ezbaian jartzen du.
Bridgestone Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko eta Puente San Migueleko (Kantabria) fabriketan dituen 420 langileri eragingo die CCOO, UGT eta BuB sindikatuek astelehenean sinatuko duten erregulazio espedienteak. Ostiralean egindako bozketan, Basauriko plantan... [+]
Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.