Nafarroako Gobernuak helegitea aurkeztuko du Espainiako Auzitegi Gorenean, Skolae programa dela eta

  • Carlos Gimeno kontseilariak Nafarroako Hezkidetza Plana onartuko duen Foru Dekretua tramitatzeko asmoa iragarri du.

     


2020ko ekainaren 22an - 09:00

Nafarroako Gobernuak kasazio-errekurtsoa aurkeztuko du Espainiako Auzitegi Gorenean, Skolae hezkidetza-programa ezartzeko prozedura deuseztatu duen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren aurka. Dena den, 2020-21 ikasturtean hezkidetza plana mantenduko da.

Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak agerraldi publikoan jakinarazi duenez, Hezkuntza Sailak Nafarroako Hezkidetza Plana onartuko duen Foru Dekretua tramitatuko du, Auzitegi Gorenak kasazio-errekurtsoa ez onartzekotan segurtasun juridiko handiagoa bermatzeko asmoz.

Gimeno sailburuak azaldu duenez, Auzitegi Gorenean kasazio-errekurtsoa jartzeak NJANen 141/2020 “epaia irmoa ez izatea” ekarriko omen du, bai eta Auzitegi Gorenak kasazio-errekurtsoa ebatzi arte “betearazi behar ez izatea” ere.

Epai horretan bezala, Skolaeri buruzko beste bi epaietan ere, martxoaren 11ko 43/2020 zenbakikoan, adibidez, ez da onartzen 18 M Plataforma Nazionalaren errekurtsoa, ezta martxoaren 11ko 45/2020 zenbakikoa ere. Gurasoen Federazio Katolikoaren errekurtsoa ere bertan behera geratu zen, eta NJANek ez du zalantzan jartzen hezkidetza-programaren edukia. Hortaz, hiru epaietako bat berak ere ez du hezkidetza-planaren edukia aztertzen, ezta Skolae programa bera ere, ustez “kontu formalengatik” deuseztatu baitute.

Gimenoren arabera, "Hezkuntza Administrazioak hezkidetzara bideratutako hezkuntza plan eta programa propioak ezarri ahal izatea babesten duten lege ugaritan oinarrituta dago helegitea jartzeko arrazoia". Horien artean daude Estatu eta Foru-Legeak.

Estatuko legeen artean daude, besteak beste, LOE, Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko 1/2004 Lege Organikoa eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasun eragingarrirako 3/2007 Lege Organikoa.

Aipatutako Foru Legeak, berriz, honakoak dira: 14/2015 Foru Legea, emakumeen aurkako indarkeriaren aurkakoa; 8/2017 Foru Legea, LGTBI+ Pertsonen Gizarte Berdintasunari buruzkoa, eta, azkenik, 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaz mintzo dena. Bertako 32. artikuluak Hezkuntza Sailaren hezkidetza plana diru publikoz finantzatutako ikastetxe guztietan nahitaez bete beharrekoa izango dela xedatzen du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Skolae programa
Bigarren aldiz atzera bota du Nafarroako Auzitegi Nagusiak Skolae programa

Edukietan sartu gabe, epaitegiak “tramitazio akatsak” argudiatu ditu berdintasunean hezteko programa baliogabetzeko. Hezkuntza Departamentuak helegitea aurkeztuko du.


Pornoaren aurrean, sexu heziketa

Pornografiaren eta desinformazio sexualaren aurrean gogoetatu eta baliabideak partekatzeko, jardunaldi arrakastatsuak egiten ari dira Nafarroan, eskola eta familiei zuzenduak. Astearte honetakoa da euskaraz egingo duten jardunaldi bakarra, Bertizen. “Sexu heziketa ez da... [+]


Skolaek aurrera jarraituko du, Berdintasunerako Foru Legearen babespean

Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota du Nafarroako Gobernuak Skolae auzian aurkezturiko helegitea, baina Hezkuntza Departamentuak ziurtatu du dekretu bat prest duela, forma akatsak zuzentzeko, eta programak aurrera jarraituko dutela.


2020-06-18 | Mikel Eizagirre
Nafarroako Auzitegi Nagusiak atzera bota du Skolae programaren ezarpena

“Tramitazio akatsa" argudiatuta eta hezkuntza programaren edukia baloratu gabe, Skolae programa ukatu egin du Nafarroako Auzitegi Nagusiak. Xedapen orokor gisa tramitatu behar zela argudiatu du epaileak, eta ez ekimen administratibo modura.


Skolae hezikidetza programa saritu du Espainiako Gobernuak

Txibite Lehendakariak Gobernuaren konpromisoa azaldu du Madrilen SKOLAE hezikidetza programa Nafarroako ikastetxe guztietara zabaltzeko.


Eguneraketa berriak daude